2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna

OnlyFansen gaur egungo egoera

 ONLYFANS, MODA BERRI BAT

Onlyfans edukia igotzeko plataforma bat da, non edukia igotzen duen pertsona askea den nahi duena igotzeko, eta jendeari gustatzen bazaio harpidetu egiten dira eta sortzeilaek dirua irabazten duen. Plataforma hau konfinatuta geundenean sortu zen, 2020ko Apirilean. Hasiera batean mota guztietako edukia egiten hasi ziren, baina denbora pasa ahala plataforma sexual moduko bat pasatzera izan da, sortzaileek sexuari lotutako gauza asko igotzen hasi zirelako, izan ere ez du zentsurarik.

Polemika handia sortzen ari da, jende asko diru kantitate nahikoa irabazten ari delako plataforma honetan beraien gorputzak erakutsiz, eta bestalde jende gehiena borrokatzen ari da lan dexente bat lortzeagatik, horra hor polemika. Hortaz gain, OnlyFansek pornografiari konpetentzia handia eragingo duela dirudi, izan ere asko aldatu da plataforma hau oso denbora gutxian, eta aipatutako sektorearen rol berdina jokatzen du entretenimenduan. Dirudienez hainbestekoa izan da OnlyFansen hazkundea, zihurrena dela hemendik urte batzuetara konpetentziarik ez egotea sektore horretan.

Baina, zergatik da arrakastatsua OnlyFans? Hasieran esan bezala, OnlyFansek ez du zentsurarik, beraz horrek ikusleari beste plataformetan, Twitch edo YouTube adibidez, ikusi ezin duten edukiaz disfrutatzea ahalbidetzen dio. Beste arrazoi bat pertsona ospetsuak dira. Ikusleari asko interesatzen zaio pertsona ospetsuak ohituta ez dauden gauzak egiten ikustea. Horren adibide bat Bella Thorne Disneyko aktore ohia da, gaur egun OnlyFansen bidez milioika euro irabazten dituela ordu gutxitan.

Eta nola funtzionatzen du? Sortzaile batek kontu bat sortzen duenean, jendeak bere edukia ikusteko ordaindu egin behar du, prezioa sortzaileak 5 eta 50 euroko tartean finkatzen du. Hortaz aparte, harpidetuak bideo pertsonalizatu bat egitea nahi badu, aparte ordaindu beharko du, eta mezu pribatu bat bidali nahi badu baita ere. Sortzaileak harpidetzaren %80-a jasotzen du, eta beste %20-a plataformarentzat doa.

Informazioa webgune honetan irakurri det:

https://www.businessinsider.es/funciona-onlyfans-plataforma-online-amenaza-cine-porno-644187

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.