2021(e)ko irailaren 21(a), asteartea

BREXITERAKO PREST?

2021.urte honetan, Erresuma Batuaren irteera Europar batasunetik adosten da. Aldaketa urte bat Britaniar zein Europarrentzat. Irteera hau ez dute guztiek onartzen; baina bai jasaten. Horrek ondorio eta galera handiak ekarriko ditu bi aldeentzat; baina, ze galera motak ? Europarentzat ala Erresuma batuarentzat? Zer onura ekarriko dizkio horrek bi aldeei? Zein aterako da ekonomikoki irabazten?                                                                 

Urte honetan biztanleriaren artean zabaldu diren hainbat galdera dira hauek. Jende asko kezkatzen duen egoera baita, eta batez ere, sektore ekonomikoentzako, badakitelako galtzen atera dezaketelako.



Gezurra dirudien arren, zonalde kaltetuena, Erresuma Batua bera da. GDP-an %3,1-3,9-ko galerak izan ditzazkete eta exportazioetan %11-ko galerak, beraien komertziante handienak galduz. Horrekin batera, Europako lurralde kaltetuenak Belgika, Irlanda eta Holanda dira, izan ere, Britaniar Batasunera gehien esportatzen dutenak dira.       

Alde horretatik Espainiak zorte gehiago dauka beste hauek baino, ez da hain kaltetuta aterako. Hala ere, Erresuma Batuaren jarduera ekonomikoaren beherakadak, gure herrialdeko ondasun eta zerbitzuen beherakadan eragingo duela aurreikusten da.

Kontuan hartzekoa da, bertan aduanak pasa beharko direla, eta horrek turismoan inpaktu negatiboa euki dezakela, hainbat pertsona bertatik pasa ez nahi izateagatik. Herrialdean sartzeko arazoak handiagoak izan daitezke, leheno zenarekin alderatuta (paperak,kontrolak...).

Arrantza izan da bi herrialdeak kontuan hartzeko beste puntuetako bat. Akordatu den bezala Europar arrantzaleek Britaniar uretan arrantzatzen jarraitu dezakete, %25 gutxiago arrapatu behar izango duten arren. Horrek kontrobersia handia eragin du Europar komunitatean; jakina da horrek itsasoko industriarentzat ez duela onurarik ekarriko.  

Egia da , guztiak ez direla desabantailak izango, adibidez, merkatua askeagoa izango da.

Nire ikuspegitik, guztiak galduko dute. Guztia hasi zenetik bi herrialdeak bazekiten galduko zutela, baina kontua da, ea zein galtzen duen besteak baino gutxiago.  Alde batetik edo bestetik, pertsonen eta herrildeen ekonomia zati bat arriskuan jarriko dutela uste dut, eta zuk? zer pentsatzen duzu ?

https://www.bankinter.com/blog/economia/temas-economicos-2021

https://www.laverdad.es/ababol/ciencia/pais-perjudicado-brexit-20210306010837-ntvo.html   

https://www.ig.com/es/ideas-de-trading-y-noticias/-quien-gana-y-quien-pierde-con-el-brexit--201218 

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2019/04/16/economia/1555431610_358866.html 

https://www.youtube.com/watch?v=UOoJpMDD38k 

https://www.eleconomista.es/economia/noticias/10970222/12/20/Los-pescadores-europeos-no-tienen-aun-permisos-para-faenar-en-aguas-britanicas-pese-al-acuerdo-de-Brexit.html 

https://planetafacil.plenainclusion.org/el-brexit-que-es-cosas-buenas-y-cosas-malas/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.