2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

Langabezia % 8,9ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan EAEn eta 2010eko datuetara itzuli da.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurreko hiruhilekoan baino 15.900 langabe gutxiago daude. Guztira, 92.700 langabe eta 953.600 landun zenbatu dituzte. Langabeziaren beherakada uda sasoiari lotuta dagoela uste du Eusko Jaurlaritzak. 


langabezia tasa 2010eko mailara itzuli da: % 8,9koa da orain eta % 8,8koa zen orduan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurreko hiruhilekoan baino 15.900 langabe gutxiago daude. Guztira, 92.700 langabe eta 953.600 landun zenbatu dituzte. 

Gizonen zein emakumeen langabeziak egin du behera, % 1,3 eta % 1,6 hurrenez hurren, eta langabezia tasa ia parean dago batean eta bestean: % 8,8 eta % 8,9.


Langabezia Lanpostuak sortu direlako eta lanean pertsona gehiago daudelako izan da langabeziaren jaitsiera, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko egindako azken Inkestaren arabera.


Nire ustez langabeziaren jeitxiera hau izan da konfinamenduaren gatik, konfinamendu garaian ezin genuelako kontakturik euki jendearekin, orduan tabernak eta denda guztiak itxita geratu ziren, eta horrek sortu zuena gizartean izan zen pertsona horiek guztiak ezutela dirua irabazten eta orduan ezin zuten beraien familia mantendu. Honek sortu du taberna asko oraindik irekita ez egotea eta orduan taberna hortako langileak langabezian zeuden.


Hirugarren hiruhilekoan, 953.600 landun zeuden EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 9.300 gehiago. Bizkaian hazi da gehien okupazioa (5.000), Arabaren (3.000) eta Gipuzkoaren (1.400) aurretik. Generoari dagokionez, gehiago hazi da gizonen artean (6.600) emakumeen artean (2.700) baino. Okupazioak jarduera guztietan egin du gora, industrian salbu. Sektore horretan, 1.700 pertsona gutxiago ari dira lanean.



Langabezia albisteak gaur: Zenbat langabezia kasu daude 2021an? | EiTB Gai  interesgarriak

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8400754/langabezia-8-9ra-jaitsi-da-hirugarren-hiruhilekoan-eaen-eta-2010eko-datuetara-itzuli-da/


EKAIN MUÑOZ


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.