Donald J Trump Ameriketako Estatu Batuetako alderdi errepublikarraren ordezkaria da hauteskundeetarako eta nire izenburuaren arrazoipena datorren testuan azalduko dut.
Urteetan zehar hartu da Donald J. Trump mozolo bat bezala, pertsonaia arrazista bat bezela izango balitz, matxista, xenofoboa eta abar.
Ez da polemiketan sartzeko unea orain Estatu Batuetako hauteskundeak datozela datorren azaroaren 8an, baina jendeak asmatu duen pertsonaia hori ez da existitzen, eta testu honetan nabarmendu nahi nituzke 3 arrazoi Donald Trump-eri bozka emateko (dauden guztietatik, baino ez dut nahi luzatu hainbeste), eta ahal den einean kontzeptu ekonomikoekin saiatuko naiz lotzen eta esplikatzen.
1.Arrazoia; Ekintzailea da, eta hau Amerikar demokratei ez zaie asko gustatuko, baino ekintzaileak dira lanak sortzen dituztenak eta enpresa-sortzaileak direnak, Obama-ren 7 urteek erakutsi die Amerikar askori ekintzailea izatea ez dela gauza handia, baino ikus dezakegunez, haiengatik dituzte lanbideak munduko jende gehienek, eta horrek ekonomiarekin zer-ikusia izanda lehenik jarri dut arrazoietan.
2.Arrazoia: Imigrazioaren aurka dago: Lehen aldiz aireratu zuenean bere posizioa immigrazioari buruz duela urte batzuk, jendea eta prentsa bere gainean zegoen, eta ez modu onean, baino orain jendeak pentsatzeko denbora izan ondoren, asko konturatu dira immigrazioa Estatu Batuetan ez dela gauza hain ona, horregatik entzun da azken urtean edo azken hilabeteetan Marco Rubio eta Jeb Bush beraien pentsatzeko modua aldatzen, eta geroztik beraiei bozka eman zietenak, aldatzen iritziz, bi horiek desagertzen modu batean ala bestean; baino hona hemen alde ekonomikoa gauzena, baino kontuan izan, immigrazio ilegalaren aurka dagoela Donald Trump, baita ni ere, eta ez da bakarrik ilegalek sortutako 53 bilioi dolareko defizit komertzialari buruz, turistek egiten dutenaren aurka (herrialdera joan eta dirua "utzi" herrialdean nolabait esateko) immigrante ilegal hauek dirua egin eta bueltatzen dute beraien herrialdeetara, eta defizit horretara bueltatuaz, adibide bat jarri dezaket, Carlos Slim, munduko pertsonarik aberatsenetarikoa ez esateagatik aberatsena, Ameriketatik Mexikora ateratzen den dirutik berak beti goitikan edo, pixkat hartzen du beti, hain da aberatsa, "The New York Times" aldizkaria erosi zuela, horregatik ikusten da aldizkari hori immigrazioaren alde egoten dela beti, eta orokorrean pentsatuaz, ez da behar denbora asko jakiteko immigrazio ilegalak kalte bakarrik egin diola AEB-ko ekonomiari.
3.Arrazoia: Jihad-aren aurka dago: ikusi daiteke Donald Trump eman dituten arrazoiengatik gauza askoren aurka dagoela, eta hori ere gustatzen zait, gustatzen zait politikari batek ez esatea noiz-behinka, oso ohitutak gaude bai hitza erabiltzearekin eta oso erraza da bai esatea, baino ez nahastu jihad eta musulman guztiak, baino Estatu Batuetan, esaterako 2001eko irailaren 11ean gertatu zenaren geroztik, beti egon da mehatxatuta jihadistengandik, eta hori kontuan hartu behar da, horregatik Estatu Batuek behar dute Donald Trump-en ideologia anti-jihadista den lehendakari bat, ze oso erraza da gai horietaz uko egitea, azken finean AEB-etan "anti-anti-jihad" pertsona asko daudelako, hain dira beldur musulman guztiei zerbait esateaz, ez direla ausartzen ezer ez esateaz, estatistika bat esateagatik hona hemen bat: Estatu Batuetako musulman guztien %25-ak uste du eraso terroristek noizbait edo batzuetan arrazoipena dutela, eta hori ezin da horrela izan.
Hori da nire iritzia Donald Trump-en ideologia horiei buruz eta nik zergatik bozkatuko nioke Donald Trump-eri Estatu Batuarra banintz, hasieran esan bezala, ez ditut eman arrazoi guztiak, liburu bat beharko nuelako horretarako, baino hiru ideia nagusi horiek asko dute zer ikusia norbaiten garunan Estatu Batuetako lehendakaria bozkatzean, eta hori da nire ideologia.