2016(e)ko urriaren 30(a), igandea

Mikroekonomia eta makroekonomia

Artikulu honetan, ekonomia aztertzeko bi ikuspegiak aztertuko ditugu.
Ekonomia aztertzeko bi ikuspegi bereizi ohi da: mikroekonomia eta makroekonomia.
Mikroekonomiak ekonomiako banako eragileen erabakiak eta ekintzak aztertzen ditu, hala nola kontsumitzaileek zer eta zenbat erosten duten eta enpresek zer eta zein preziotan saltzen duten.
Makroekonomiak ekonomiako aldagai bateratuen azterketa egiten du: Barne Produktu Gordina, inflazio tasa, langabezia eta ziklo ekonomikoak, esaterako. Hau da, ekonomia bere osotasunean aztertzen du, eta bere funtzionamendua azaltzen saiatzen da
Makroekonomiaren azterketa mikroekonomikoaren hedapenaz egin liteke teorian, baina, oinarrizko unitate ekonomikoen bateratzean kontuan hartu beharreko interakzioen konplexutasuna zaildu egiten du mikroekonomia aztertzeko erabiltzen diren metodoak makroekonomiara hedatzea edo zabaltzea. Hala ere, ez dira guztiz bereizi beharreko arloak, azterketa mikroekonomikoaren emaitzek makroekonomia ulertzen laguntzen dute askotan. Hau da, nire ustez, Mikroekonomia makroekonomiarekin erlazioa dauka: Mikroekonomiak eragile ekonomikoen jarduera aztertzen du. Kontsumitzaileek eta enpresek erabakiak nola hartzen dituzten eta merkatuetan haien arteko erlazioa nolakoa den aztertzen du. Kontsumitzaileek baliagarritasuna dute helburu eta enpresek mozkinak ateratzea.

2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Ekonomia gure egunerokoan

Blog honetan gure egunerako bizitzan uste duguna baino gehiago ikusten dugula ekonomia erakutsi nahi dizuet. Izan ere, gure egunerokotasunean uste duguna baino gehiago erabiltzen ditugu ekonomiaren aspektu desberdinak, hau da, ekonomia ez da bakarrik enpresa edo eta dirua irabazteko gauzetan erabiltzen, nahiz eta guk ala uste.

Pertsona normal batek duen egunerokoan gehien bat aukera kostua erabiltzen dugula uste dut, adibidez, denda batera joaten bagara, arropa edo bestelakoak erostea joaten garenean, nahiz eta dendako arropa guztia gustatu prenda bat edo bestea aukeratu beharko dugu, besteari uko eginez, beraz aukera-kostua ikus dezakegu, gauza bat aukeratu beharko duzulako besteari uko eginez, baliabide ainak ez ditugulako arropa guztia erosteko. Gure adina ere gertatu daiteke, ikasketekin adibidez, bi ikasgaietan dudatu dezakegu baino bat aukeratu beharko dugu eta besteari uko egin beharko diogu.

Bestalde, baliabide-eskasia sentsazioa ere sentitu dezakegu, izan ere, ez du zertan diruarekin erlazionaturik izan behar, hau da, maitasun falta sentitu dezakegu, pertsonek maitasuna ematen ez digutela uste duzu beraz maitasun eskasia sentitu dezakezu, aldi berean, diruarekiko eskasia ere sentitzen dugu gure egunerokoan, nahi dugun ordenagailu modeloa erosi ezin dugunean adibidez, izan ere, agian ez duzu behar den diru guztia eta eskasia sentitzen duzu, ordenagailu hori beharrezkoa dela uste duzulako.

Guretzako ekonomia garrantzitsua da, ondorioztatu dezakegu ekonomiari esker gure bizitza kudeatu dezakegula, beharrezkoa dela ikusi dezakegu eta uste baino gehiago erabiltzen dugula gure egunerokotasunean, bi aspektu ikusi ditugu bakarrik baino beste aspektu batzuekin ere dago erlazionatuta, adibidez, orain dela gutxi ikusitako aspektu batekin asko lotuko nuke, ekoizpen aukeren mugekin.

Izan ere, gizarte batean, ekoizpen baliabideak eta teknologia ezagutza jakin batzuk erabilita denbora aldi jakin batean ekoitzi daitekeen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitatea ikusten dugu. Batzuetan gure denbora kudeatu behar dugu bi gauza batera egin ahal izateko, adibidez, ikasteko 30 ordu bakarrik baditugu ikasteko baino bi materia ikasi behar baditut 15 ordu matematikak ikasten eta beste 15 orduak ekonomia ikasten pasa ahal ditut baino nota hobea atera nahi badut ekonomian 20 ordu ekonomia ikasten eta beste 10ak matematika ikasi ditzake, hala ere, onek ez ikustekoak izan ditzake, baliabideak apurtu ditzake eta puntu ez efizienteak deritzote. Hau da, liburua ikastolan ahazten bazaigu ikasteko ordu gutxiago izango ditugu, material falta dugulako. Bestalde puntu lortezinak ere baditugu, hau da, gure baliabideak hobetu gabe iritsi ezin dugun puntuak dira, adibidez, ezin izango ditugu bi ikasgaietan 8ko nota atera, bietan denbora desberdinak pasatzen ditugulako, beraz, puntu horietara iristeko ikasten ordu gehiago pasa beharko ditugu. Hau da, baliabide gehiago jarri.

Ondorioztatu dezakegu, ekonomia ez dela diruarekin bakarrik erlazionatuta dagoen zientzia bat eta uste duguna baino gehiago erabiltzen dugula gure egunerokotasunean.


2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

EKOIZPEN ETA HAZKUNDEA




EKOIZPEN ETA HAZKUNDEA:
 
 
     Nik artikulu honetan Ekoizpen Aukeren Mugari buruz hitz egingo dizuet (EAM).
 
Resultado de imagen de Ekoizpen Aukeren Muga
     Gaur egungo gizarte guztiek mugak dauzkate, zerbitzuak eta  ondasunak ekoizterako orduan
     ekoizpen potentzial bat dute.
 
     Horretarako, modu ezin hobean antolatu behar da ekoizpena eta modu hori  EFIZIENTZIA da.
     Ekoizpen baliabideak eta eskuragarri duten teknologiaren baitan dago kantitatea.
 
     Egia esanez, gure gizarteak zein beste gizarte batek, ekoizpen baliabide eta teknologia ezagutza     
     jakin batzuk erabilita, denboraaldi jakin batean ekoitzi ditzakeen ondasunen eta zerbitzuen
    gehienezko kantitatea da.
 
    Forma ezberdinez adieraz daiteke eta hauetako batzuk, baliabide eskasia aukera kostua eta
    ekoizpen potentziala dira.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 



2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Industria eta ekonomia

Nire ustez ekonomia oneko herrialde batek bigarren sektore handia eduki behar du, hau produkzioa handia izan behar da. Egia da lehen sektore eta hirugarren sektoreak oso beharrezkoak direla baino zerek esan nahi du errialde garatu bat izatea?

Nik esango nuke teknologiaren arabera eta herrialde bat garatua izan daiteke edo ez, Geroz eta industria handiagoa geroz eta garatuagoa egongo da. Baita ere esan behar da exportazio eta inportazio prozesuetan hau da banaketan kapital ingresu asko eskuratzen ditu herrialde batek, Adibidez afrikako herrialde batek lehen sektorean du oinarria, Gehien bat eta esate baterako Japoniak industrian du bere oinarria (baita zerbitzuan ere), orduan honekin esan nahi dudana da Japonia esaterako herrialde garatuago bat dela eta teknologia aurreratuagoa izango duela beste herrialde batzuk baino

Honekin guztiarekin ez dut esan nahi beste sektoreak ez direnik importanteak baino neri iruditzen zait herrialde garatu bat izateko industria aurreratu bat izan bahar duela.


Herrialde aberatsak eta pobreak

Nire iritziz herrialde pobreak ia ezinezkoa dute aberatsak bihurtzeko, izan ere, herrialde aberats batzuk ez dituzte behar dituzten natura baliabide guztiak eta orduan egiten dutena da, herrialde pobreei oso prezio baxuengatik erosten dizkiote produktuak.

Herrialde pobreak behartuta ikusten dira prezio horiengatik saltzea, izan ere beraiek ez dutelako dirurik behar dituzten produktuak erosi ahal izateko eta prozesu hori bukatzerakoan hasieran bezala gaude. Herrialde aberatsak dirua dute eta pobreek ez.

Horrelako adibide bat Espainiaren energiaren kontsumoa da, enpresek, etxeek... kontsumitzen duten energiaren %70a, kanpotik dator, petrolioa adibidez, ekialde hurbileko herrialdetatik dator, hau da, Arabia Saudi, Irak...

Beste adibide esanguratsu bat Suitza da, betidanik esan da bertan egiten dela munduko txokolaterik hoberena, baina, nola ateratzen dute txokolatea? Argi dago beraiek ez dutela kakaoa produzitzen baina hego Ameriketan bai, eta orduan egiten dutena da prezio oso baxu batengatik gero oso garesti salduko den produktu bat erosi.

Horregatik uste dut nik herrialde pobreek oso zaila dutela herrialde aberatsetan bilakatu ahal izateko.

Pobrezia

Ekonomia

Oso interesgarria iruditzen zaidan gai bat, gaur egun dagoen aukera-kostua da. Aintzinan ez zegoen dirurik eta dena aldaketa ala trueke bidez egiten zen (Aldaketa ongi materialetan egiten zen). Gaur egun aldiz dena ala hiadena diruarekin lortzen da, hau da gauza hiaguztiek dute prezioa.  Jakinmin hadiena sortzen didana gauza berak dituen prezio desberdinak dira, hau da adibidez gaileta batzuk eosteko marka eta mota asko daude prezio ezberdinekin.

Seguraski nola egina dagoen ala zer prozesu jasan duen da hori aldtzen duena baino prezioena beti barnean eukiko dudan duda bat da.

ABERASTASUNA ETA PRODUKTIBITATEA


Resultado de imagen de africa minerales


Badirudi gaur egun, baliabide asko dituzten herrialdeak aberatsenak direla baina ez da ala.
Datuek diotenez, munduko herrialde aberatsena afrika da. Bertan, petroleoa, diamanteak, urrea mineralak, eta bizitza modernoa gauzatzeko beste hainbat material daude. Baina badakigu gaur egun adrikaren egoera zein den. Herrialde garatuek "lapurtutako" lehengai guztiek eta gerra konstanteak, aberastasun guzti horien aprobetxaketa galarazten dute, eta horrekin herrialde horien garakuntza.

Ala ere badira munduan, beste hainbat herrialde eta kontinente afrikaren kondizio antzekoetan aurkitzen direnak. Asian badira hainbatherrialde adibidez. Baina badira beste herrialde batzuk ez dutena teknologian inbertitzen(i+g+b)-n. Herrialde horiek, teknologian galtzen dute, eta beste herrialdeekiko atzeratuak geratzen dira. Gainera beste herrialde batek egindako aurrerapen tekonologiakoak fabrikatzeko patenteak ordaintzen diru asko gastatzen da eta ez da asko aurreratzen.

2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Afrikar ekonomia




Afrikar ekonomia

Klasean aukera kostuei,beharrei eta eskasiari buruz hitz egin dugu eta dena ondo erlazionatzeko ideia ona da herri txiroez hitz-egitea eta mundu honetan behar oso garrantzitsuen eskasia handia dago Afrikan.Afrikan behar garrantzitsu asko momenturo ez daude hau da irabazi egin behar dituzte lan egiten oso egoera bortitzetan eta lo egiteko denbora oso gutxirekin.Egoera latz horri elkartu behar zaio dituzten problema etniko eta sinestuna non oso egoera txar batean daude,musulmanak ez direnak,Afrikako  herrialde batzuetan.
 
Ekonomikoki Afrikako egoera oso zaila da lehen gaien erdia beste herrialde garatuek kontrolatzen dute eta beste erdia han dauden mafiak.Daukaten lan-eskua oso sinplea da esklabo batekin konparatu daiteke,bai ondo entzun duzuen esklabo bat,XXI.mendean.Langileak normalean meategian lan egiten dute egoera batzuetan ezin dela bizi eta 12 ordu lan egiteagatik diru eskasia handia dute izan ere irabazten duten dirua oso gutxi da lan gogor horretarako.Azkenik esan behar dago nire bizitzarekin bat nagola eta zortea eduki dudala izan ere beste tokietan oso bizitza gogorra dago telebistek ezkutatu nahi dutena.

2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

Krisia

Denbora tarte jakin batean gure munduan krisi oso garrantzitsuak sortzen dira.

Haiek, hondamen izugarriak eragin ditzazkete eta orokorrean talde ahulenak

jasotzen dituzte.

Krisi mota desberdin asko egon arren, nik gehien ezagutzen ditudan bi aipatuko

ditut; lehenengoa, krisi ekologikoa da eta honen ideia nagusia gure planeta

iraunkortasun egokian mantetzea da. Hau da, gauza guztien handitzea

kontrolatu eta jenerazio berrientzako balditza egokiak edukitzeko beharrean

oinarritzen da. Bigarrena krisi ekonomiko eta finantzierioa da, Estatu

Espainolak 2008 urtetik jasaten duena, “Burbuja inmobiliaria” lehertzean sortu

zena. Hortik Aurrera, Euskadiko familia askok ondorio jasan ezinak bizi dituzte:

langabezia, etxegabetza-agindua, haurren pobrezia…

Hau aipatuta, guztion artean gure planeta zaintzea zein nolako garrantzitsua

den jakin behar dugu eta baita ere hemen gauden pertsona guztion beharrak

beteta egoteko aukera izatea.

BEHARREZKOA DA, HAINBESTE KAPRITXO EDUKITZEA?

Duela urte batzuk, pozik egoteko, ez ziren gauza asko behar, nahikoa zen tripa betea edukitzea eta etxe batean bizitzea. Garai haietan pertsona aberatsak bakarrik kapritxoak eduki zitzaketen. Gaur egun gauzak aldatu egin dira, orain ez da beharrezkoa gure behar basikoak asetzea gure buruarekin ondo egoteko, oraingo gizartean beti eduki behar dugulako nahi duguna baino gehiago, merkatura atera den azken gauza, modan dagoena…


Geroztik, gure sozietatea asko aldatu da; eta honen erruduna teknologia da, teknologiak lortu zuen behar basikoen prezio jaistea, eta horregatik nazio aberatsak gehiago aberastu ziren, onen ondorioz behar berriak sortu ziren merkatuan, eta horrela sortu zen kontsumoa.


Kontsumismoa ez da bakarrik azken kotxea erostea edo iphone bat edukitzea, kontsumismoak argi uzten digu nork duen diru gehiago edo diru gutxiago, eta dirua, boterea da estatusean. Okerrena zera da, demostratua dagoela diruak ez duela zoriontasuna erosten, izan ere pertsona aberatsenak estatistikoki depresio, alkoholismoa, antsietate eta suizidio gehiago jasaten dituzte.


Kontsumismoaren kausa printzipala autoestima baxua da, adibidez zuk autoestima baxua daukazu, eta merkatuko tramankulu onena eta garestiena erosi duzu, orain zure buruarekin ondo sentitzen zara, baina, laster ohartzen zara, zure balorea, zuk dituzun gauzekin neurtzen dela, eta ez zu zarenagatik, eta horrek berriro ere autoestima baxuarekin egotea eragiten dizu.


                                       

                                                                                                                 Sara Casi

2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

Lanak ekonomian duen eragina

Lana, ekonomiarako ondasun eta zerbitzuak ekoizteko erabilitako ahalegin fisiko, mental eta sozialaren batura da. Lanak zera egiten du, natura baliabideak, produktu edo ondasun eta zerbitzuetan eraldatu. Langileak, soldata bat irabazteko lan egiten du, eta hala, haren beharrak asetzeko produktu edo zerbitzuak eskuratzeko. Lan hori, hiru ekonomia-sektoretan banatuta dago. Lehen sektoreak, naturatik natura baliabideak eskuratzen ditu, bigarren sektoreak horiek eraldatu eta hirugarrenak zerbitzuak eskaini.

Ekonomia batek, hoberen funtzionatzen du, langile bakoitza bere trebetasunarekin bat datorren lana egiten ari denean eta hori egiteagatik kobratzen dutena egindako lanaren araberakoa denean. Balantza hori aurkitzeko bideak egiten du ekonomia dinamiko.

Halere, bizitzako alor guztietan bezala, arazoak daude ekonomian, eta arazo nagusi bat langabezia da. Nahiz eta langabetu batzuk haien borondatez dauden langabezian (adibidez ikasleak edo etxean etxeko lanetan dutenak), pertsona asko, ez daude langabezian lanik egin nahi ez dutelako, lan hori aurkitzea ia ezinezkoa iruditzen zaielako baizik. Horrek dakar arazoa.

Langabeziak, lehen aipatutako ekonomia-dinamika oztopatzen du, izan ere, jendeak, ez du bere beharrak asetzeko baliabiderik lortzeko bezainbeste diru izango. Beraz, baliabide horien eskaria gutxiagotuko da, eta eskaria gutxiagotzen denean, prezioak jaitsi egiten dira. Prezioak jaitsiz, baliabideak ekoizten dituztenek, ez dute soldata nahikoa irabaziko edo langabetu geldituko dira, beraz ezingo dute haien beharrak asetzeko baliabiderik eskuratu. Hala, langabeziaren zirkulu hori, handituz doa, langile kopurua txikituz eta langabezia handituz.

Horrenbestez, esan dezakegu, lana behar baten modukoa dela, hau da, lana egiten dugu gure beharrak asetzeko eta lanik ez badugu egiten, ezingo ditugu gure beharrak edo ingurukoenak ase. Lanak, eragin handia dauka ekonomian eta askotan, lurralde bateko langileen egoerak baldintzatzen du lurralde horretako ekonomiaren egoera, eta ondorioz, lurralde horretan bizi direnen egoera ekonomikoa.

BEHARRAK ETA NAHIAK

  Gure bizitza osoan guztiok beharrak ditugu, eta momentu bakoitzean beharrak desberdinak dira. Pertsona guztion beharrak ere ez dira berdinak. Adibidez Norvegiar pertsona baten beharrak luxuzko gauzak edukitzea izango dira eta somaliar pertsona batena oinarrizko beharrak, janaria, arropa,... Hau da somaliarren ekonomia eskasia oso altua da beraz ez die dirua ematen luxuzko gauzak erosteko eta norvegiarren ekonomia eskasia baxua denez luxuzko gauzak erosteko ematen die.



  Inportantea da beharrak eta nahiak ezberdintzea. Beharrak hausnarketa bat egin ondoren guretzat balio handia duten gauzak lortzea da. Nahiak berriz nahiz eta ezin lortu momentu batean nahi duguna lortzea da. Adibidez kirola egiteko zapatila batzuk behar ditut eta 60€-ko zapatila normal batzuk erosten ditut. Baina nahiko nukeena zen 300€ zapatilak erostea.

 

  Honekin lotuta kontu handia eduki behar da kostu berreskuraezinekin. Adibidez 3 pare zapatila edukita beste bat erosten badegu gero gerta daiteke ez erabiltzea beraz diru hori berreskuraezina da eta beste gauza bat ezingo genuke erosi. Hau gertatzen da hausnarketa egoki bat ez egiteagatik. Kostu berreskuraezinak ere desberdinak dira guztiontzat beharrak bezela. Adibidez lehengoarekin jarraituta norvegiar batek gauza asko erosi ditzake al duelako baina gero gerta daiteke gauza asko ez erabiltzea eta ezin duela diru hori berreskuratu. Somaliarrek berriz kostu berreskuraezinak txikiak dira ia erosten duten guztia beharrezkoa dutelako.


  Nik uste dut herri aberatsek herri pobreei laguntza gehiago eskaini behar diĆ©tela beraien beharrak eta nahiak oinarrizkoak besterik ez izateko.

2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Nola afektatu du krisiak?

Artikulu honetan eguneroko gai baten inguruan hitz egingo dizuet egunerokoan politikariek asko erabilitako hitza da.Honek krisia du izena denok dakigu zer den krisia baina behar bada ez dakizkigun datu batzuk komentatu nahiko nituzke hemen.

Lehenik eta behin zein  urtean hasi zen krisia?Eta zergatik oraindik ere ez da bukatu?

2007.urtearen amaiera aldera hasi zen krisia hau da jendea langabezian geratzen hasi zenean.Geroz eta lanbide gutxiago sortzen ziren “EPA”k (Encuesta de PoblaciĆ³n  Activa)
dioenez. Geroago 2008.urtean hain zuzen ere bi krisi ekonomiko zeuden ez ekonomikoa bakarrik sistematikoa ere bertan ageria zen jada. Ekonomilarion ikuspuntutik krisia oraindik ere 4 edota 5 urte gehiago iraungo du Espainian behintzat nahiz eta geroz eta lan postu egon gaur egun.

Bigarrenik, nori afektatu dio gehien krisi denbora honek?

Denoi modu ez berdinez afektatzen digu baina argi dagoen gauza bat denei afektatzen digula bai,haur,emakume,gizon edo ta atzerritarra.

2010.urtean EPA-k inkesta batzuk bidali zituen berriro ere eta inkesta honetatik hainbat emaitza atera ziren:

Emakumeak: %54
Gizonak:%71,1

Emakumeentzako enplegu tasa honako hau zen %24,3
Gizonezkoena berriz % 25,5

Baina emaitza hauek urteen poderioz aldatuz joan dira eta nahiz eta gaur egun krisian jarraitu beste kondizio batzuetan gaude hau da 2016.urtean geroz eta lan enplegu gehiago sortzen hari gara, horrek esan nahi du gure ekonomia gutxika handitzen doala eta 4 edo ta 5 urtetan azkenean krisi honetatik aterako edo ta askoz gehiago gutxitzeko gai izango garela.


2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

BEHARRAK ETA NAHIAK



BEHARRAK ETA NAHIAK

 Berdinak al dira beharrak eta nahiak? Gure behar eta nahiak berdinak ahal dira beste pertsona batzuekin konparatzen baditugu? Galdera hauek erantzuteko iritzi asko daude, adibidez, aberats batek eta pertsona pobre batek desberdin erantzungo dute, beraien beharrak eta nahiak desberdinak direlako. 

Pertsona aberats batek nahi asko ditu, eta ia denak lortzen ditu, baina pobre baten nahiak desberdinak dira eta gainera nahi horiek ez ditu lortzen, normalean diru faltagatik. Pertsona pobre bat supermerkatura joaten denean eta, jateko zerbait behar duenean baina dirua falta zaionean jende askori ez zaio axola, beraiek beraiena erostera doaz, beraiek beharra dutena. Aberats batek bere nahia ez duenean lortzen, nahiz eta ez behar, negarrez edo hasarretu egiten da. Adibidez, Victor Janukovitx, aberatsa, luxuzko autoak gustatzen zitzaizkion: 10 ferrari zituen, 15 Lamborghini eta beste auto asko. Porsche Panamera bat erostera joan zen, baina esan zioten azken alea salduta zegoela. Negarrez hasi zen Victor. Kasu honetan, Victorrek ez zuen Porsche hori behar, baina bere nahia zenez eta ez zuenez lortu hasarretu eta negarrez hasi zen, momentu horretan pentsatu gabe badagola jendea ezin duela auto bat ordaindu.

Nire iritziz, ez dakigu benetan zer behar dugun. Nik soineko bat erosi nuen behar nuelako edo hori uste nuen behintzat. Denbora pasa ahala konturatu nintzen, ez nuela behar eta soinekoan gastatu nuen dirua kostu berreskuraezina zela, hau da, ezin nuela diru hori berreskuratu beste gauza bat erosteko. 
  
Azken finean ekonomia, beharra falta dugun zerbait asetzeko nahia da.

Banku Iruzurra

Nik Banku Iruzurrei buruz hitz egingo dut, izan ere nire ustez Ekonomiarekin zer ikusi handia duelako, hasteko kostu-berreskuraezinekin edo pizgarriekin.

Krisia hasi zenean, bankuek dirua behar zuten horregatik bankuetako langile gehienak inbertitzaile txikiekin hasi ziren hitz egiten, beraiek hau da inbertitzaileek beraien aurrezki guztiak produktu berri batean inbertitzeko, eta produktu horri "Preferentes" deitzen zaio.
Produktu hori engainatuta saldu egin zen, izan ere bankuetako langileak beraien nagusiengandik presionatuta, produktu hori iruzurrekin saltzen zuten. Iruzurra oso harrigarria zen, hots, bezeroek inbertitzen zuten dirua, ez zuen arriskurik eta diru hori berreskuratzerakoan, beraien dirua eta haren bikoitza itzuliko zietela esaten zuten.

Ondorioz, bezero edo inbertitzaileak beraien aurrezkien bila joan zirenean bankuak dirua ez zegoela esaten zuten. Eta horrela sortu edo hasi zen Espainiako bankuen iruzur garrantzitsuena, 700.000 biktimekin.

Bestalde, horri aurre egiteko hainbat herri-ekintza sortu ziren, adibidez bankuak auzitaratu ziren bezeroei dirua bueltatzeko, nahiz eta oraingoz ezin izan da ia inori diru kantitate hori bueltatu.

Honekin Ekonomiarekin zer ikusia duela ikus daiteke, izan ere, hainbat pizgarri zeuden hasteko beraien aurrezki guztiak inbertitzerakoan bikoitza itzuliko zietela esaten zuten. Eta berriz kostu-berreskuraezinekin zer ikusia ikusi dut, bezeroek ez zutelako uste beraiek inbertituko zutena desagertuko zela, hau da,ez zutela galduko, hots,akzio hori iragan batean egindakoa zenez ez zuela eraginik edukiko erabaki berrietan, baina diru gabe geratu zirenez, bai eduki zuen eragina erabaki berrietan.

NAHIAK EDO BEHARRAK

 Nahiak edo Beharrak?


Berdinak ahal dira beharrak eta nahiak?


Nire ustez jende asko nahastu egiten da bi kontzeptu horiekin. Zenbait pertsonen ustez behar bezala kontsideratzen dute mugikor berri bat erostea eta baita ere  elikagaiak erostea eta argi eta garbi dago elikagaiak erostearena behar bat dela eta mugikorrarena berriz nahi bat.
Hala ere elikagaiak erostearen barruan elikagai batzuk guk elikatzeko beharrezkoak izango dira, hau da beharra eta beste batzuk berriz nahia.
    
              BEHARRA                                                             NAHIA
cestas de leche, pan, carne bilaketarekin bat datozen irudiakbolleria bilaketarekin bat datozen irudiak


AFRIKA POBREZA bilaketarekin bat datozen irudiakLurralde bakoitzean dagoen ekonomia desberdina denez, leku batzuetan beharra dena guretzat nahia izan daiteke.
DUBAI bilaketarekin bat datozen irudiakAdb: Dubaien kotxe berri eta on bat izatea behar bat izan daiteke hango biztanle boteretsuentzat, beraien ekonomia maila oso altua delako. Berriz herri behartsuetan, adibidez Afrikako erdialdean elikagaiak, ura eta sendagaiak dira beraien behar nagusienak.


ESAN NAHI NUENA DA BEHARRA ETA NAHIA EZ DIRELA GAUZA BERAK JENDEAK NAHI DUEN MODUAN IKUSI ARREN NAHIAK  ZUK NAHI DUZUNA DELA ETA BEHARRAK BEHAR DITUZUN GAUZAK DIRELA.