2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

BEHARRAK ETA NAHIAK



BEHARRAK ETA NAHIAK

 Berdinak al dira beharrak eta nahiak? Gure behar eta nahiak berdinak ahal dira beste pertsona batzuekin konparatzen baditugu? Galdera hauek erantzuteko iritzi asko daude, adibidez, aberats batek eta pertsona pobre batek desberdin erantzungo dute, beraien beharrak eta nahiak desberdinak direlako. 

Pertsona aberats batek nahi asko ditu, eta ia denak lortzen ditu, baina pobre baten nahiak desberdinak dira eta gainera nahi horiek ez ditu lortzen, normalean diru faltagatik. Pertsona pobre bat supermerkatura joaten denean eta, jateko zerbait behar duenean baina dirua falta zaionean jende askori ez zaio axola, beraiek beraiena erostera doaz, beraiek beharra dutena. Aberats batek bere nahia ez duenean lortzen, nahiz eta ez behar, negarrez edo hasarretu egiten da. Adibidez, Victor Janukovitx, aberatsa, luxuzko autoak gustatzen zitzaizkion: 10 ferrari zituen, 15 Lamborghini eta beste auto asko. Porsche Panamera bat erostera joan zen, baina esan zioten azken alea salduta zegoela. Negarrez hasi zen Victor. Kasu honetan, Victorrek ez zuen Porsche hori behar, baina bere nahia zenez eta ez zuenez lortu hasarretu eta negarrez hasi zen, momentu horretan pentsatu gabe badagola jendea ezin duela auto bat ordaindu.

Nire iritziz, ez dakigu benetan zer behar dugun. Nik soineko bat erosi nuen behar nuelako edo hori uste nuen behintzat. Denbora pasa ahala konturatu nintzen, ez nuela behar eta soinekoan gastatu nuen dirua kostu berreskuraezina zela, hau da, ezin nuela diru hori berreskuratu beste gauza bat erosteko. 
  
Azken finean ekonomia, beharra falta dugun zerbait asetzeko nahia da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.