Lana, ekonomiarako ondasun eta zerbitzuak ekoizteko erabilitako ahalegin fisiko, mental eta sozialaren batura da. Lanak zera egiten du, natura baliabideak, produktu edo ondasun eta zerbitzuetan eraldatu. Langileak, soldata bat irabazteko lan egiten du, eta hala, haren beharrak asetzeko produktu edo zerbitzuak eskuratzeko. Lan hori, hiru ekonomia-sektoretan banatuta dago. Lehen sektoreak, naturatik natura baliabideak eskuratzen ditu, bigarren sektoreak horiek eraldatu eta hirugarrenak zerbitzuak eskaini.
Ekonomia batek, hoberen funtzionatzen du, langile bakoitza bere trebetasunarekin bat datorren lana egiten ari denean eta hori egiteagatik kobratzen dutena egindako lanaren araberakoa denean. Balantza hori aurkitzeko bideak egiten du ekonomia dinamiko.
Halere, bizitzako alor guztietan bezala, arazoak daude ekonomian, eta arazo nagusi bat langabezia da. Nahiz eta langabetu batzuk haien borondatez dauden langabezian (adibidez ikasleak edo etxean etxeko lanetan dutenak), pertsona asko, ez daude langabezian lanik egin nahi ez dutelako, lan hori aurkitzea ia ezinezkoa iruditzen zaielako baizik. Horrek dakar arazoa.
Langabeziak, lehen aipatutako ekonomia-dinamika oztopatzen du, izan ere, jendeak, ez du bere beharrak asetzeko baliabiderik lortzeko bezainbeste diru izango. Beraz, baliabide horien eskaria gutxiagotuko da, eta eskaria gutxiagotzen denean, prezioak jaitsi egiten dira. Prezioak jaitsiz, baliabideak ekoizten dituztenek, ez dute soldata nahikoa irabaziko edo langabetu geldituko dira, beraz ezingo dute haien beharrak asetzeko baliabiderik eskuratu. Hala, langabeziaren zirkulu hori, handituz doa, langile kopurua txikituz eta langabezia handituz.
Horrenbestez, esan dezakegu, lana behar baten modukoa dela, hau da, lana egiten dugu gure beharrak asetzeko eta lanik ez badugu egiten, ezingo ditugu gure beharrak edo ingurukoenak ase. Lanak, eragin handia dauka ekonomian eta askotan, lurralde bateko langileen egoerak baldintzatzen du lurralde horretako ekonomiaren egoera, eta ondorioz, lurralde horretan bizi direnen egoera ekonomikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.