Duela urte batzuk, pozik egoteko, ez ziren gauza asko behar, nahikoa zen tripa betea edukitzea eta etxe batean bizitzea. Garai haietan pertsona aberatsak bakarrik kapritxoak eduki zitzaketen. Gaur egun gauzak aldatu egin dira, orain ez da beharrezkoa gure behar basikoak asetzea gure buruarekin ondo egoteko, oraingo gizartean beti eduki behar dugulako nahi duguna baino gehiago, merkatura atera den azken gauza, modan dagoena…
Geroztik, gure sozietatea asko aldatu da; eta honen erruduna teknologia da, teknologiak lortu zuen behar basikoen prezio jaistea, eta horregatik nazio aberatsak gehiago aberastu ziren, onen ondorioz behar berriak sortu ziren merkatuan, eta horrela sortu zen kontsumoa.
Kontsumismoa ez da bakarrik azken kotxea erostea edo iphone bat edukitzea, kontsumismoak argi uzten digu nork duen diru gehiago edo diru gutxiago, eta dirua, boterea da estatusean. Okerrena zera da, demostratua dagoela diruak ez duela zoriontasuna erosten, izan ere pertsona aberatsenak estatistikoki depresio, alkoholismoa, antsietate eta suizidio gehiago jasaten dituzte.
Kontsumismoaren kausa printzipala autoestima baxua da, adibidez zuk autoestima baxua daukazu, eta merkatuko tramankulu onena eta garestiena erosi duzu, orain zure buruarekin ondo sentitzen zara, baina, laster ohartzen zara, zure balorea, zuk dituzun gauzekin neurtzen dela, eta ez zu zarenagatik, eta horrek berriro ere autoestima baxuarekin egotea eragiten dizu.
Sara Casi
Arrazoi osoa duzu, gaur egun gure kapritxoak "garatu" dira, hau da, ia ez dugu gure beharra asetzen tripa betea eta etxe batean bizitzearekin, gaur egun gehiago nahi dugu.
ErantzunEzabatu