Nik Banku Iruzurrei buruz hitz egingo dut, izan ere nire ustez Ekonomiarekin zer ikusi handia duelako, hasteko kostu-berreskuraezinekin edo pizgarriekin.
Krisia hasi zenean, bankuek dirua behar zuten horregatik bankuetako langile gehienak inbertitzaile txikiekin hasi ziren hitz egiten, beraiek hau da inbertitzaileek beraien aurrezki guztiak produktu berri batean inbertitzeko, eta produktu horri "Preferentes" deitzen zaio.
Produktu hori engainatuta saldu egin zen, izan ere bankuetako langileak beraien nagusiengandik presionatuta, produktu hori iruzurrekin saltzen zuten. Iruzurra oso harrigarria zen, hots, bezeroek inbertitzen zuten dirua, ez zuen arriskurik eta diru hori berreskuratzerakoan, beraien dirua eta haren bikoitza itzuliko zietela esaten zuten.
Ondorioz, bezero edo inbertitzaileak beraien aurrezkien bila joan zirenean bankuak dirua ez zegoela esaten zuten. Eta horrela sortu edo hasi zen Espainiako bankuen iruzur garrantzitsuena, 700.000 biktimekin.
Bestalde, horri aurre egiteko hainbat herri-ekintza sortu ziren, adibidez bankuak auzitaratu ziren bezeroei dirua bueltatzeko, nahiz eta oraingoz ezin izan da ia inori diru kantitate hori bueltatu.
Honekin Ekonomiarekin zer ikusia duela ikus daiteke, izan ere, hainbat pizgarri zeuden hasteko beraien aurrezki guztiak inbertitzerakoan bikoitza itzuliko zietela esaten zuten. Eta berriz kostu-berreskuraezinekin zer ikusia ikusi dut, bezeroek ez zutelako uste beraiek inbertituko zutena desagertuko zela, hau da,ez zutela galduko, hots,akzio hori iragan batean egindakoa zenez ez zuela eraginik edukiko erabaki berrietan, baina diru gabe geratu zirenez, bai eduki zuen eragina erabaki berrietan.
Preferenteen arazoa larria izan zen. Familia askori eragin zien. Dudarik gabe, jaso zitzaketen pizgarriek itsututa askok erosi zituzten preferenteak, atzetik zeuden ezaugarriak ondo ezagutu gabe. Arazoa epaitegietara eraman zen, eta kasu askotan, bankuek dirua itzuli behar izan dute, baina famili askok eta askok egoera latzak pasa dituzte urteetan zehar hauen ondorioz.
ErantzunEzabatu