2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

BEHARRAK ETA NAHIAK

  Gure bizitza osoan guztiok beharrak ditugu, eta momentu bakoitzean beharrak desberdinak dira. Pertsona guztion beharrak ere ez dira berdinak. Adibidez Norvegiar pertsona baten beharrak luxuzko gauzak edukitzea izango dira eta somaliar pertsona batena oinarrizko beharrak, janaria, arropa,... Hau da somaliarren ekonomia eskasia oso altua da beraz ez die dirua ematen luxuzko gauzak erosteko eta norvegiarren ekonomia eskasia baxua denez luxuzko gauzak erosteko ematen die.



  Inportantea da beharrak eta nahiak ezberdintzea. Beharrak hausnarketa bat egin ondoren guretzat balio handia duten gauzak lortzea da. Nahiak berriz nahiz eta ezin lortu momentu batean nahi duguna lortzea da. Adibidez kirola egiteko zapatila batzuk behar ditut eta 60€-ko zapatila normal batzuk erosten ditut. Baina nahiko nukeena zen 300€ zapatilak erostea.

 

  Honekin lotuta kontu handia eduki behar da kostu berreskuraezinekin. Adibidez 3 pare zapatila edukita beste bat erosten badegu gero gerta daiteke ez erabiltzea beraz diru hori berreskuraezina da eta beste gauza bat ezingo genuke erosi. Hau gertatzen da hausnarketa egoki bat ez egiteagatik. Kostu berreskuraezinak ere desberdinak dira guztiontzat beharrak bezela. Adibidez lehengoarekin jarraituta norvegiar batek gauza asko erosi ditzake al duelako baina gero gerta daiteke gauza asko ez erabiltzea eta ezin duela diru hori berreskuratu. Somaliarrek berriz kostu berreskuraezinak txikiak dira ia erosten duten guztia beharrezkoa dutelako.


  Nik uste dut herri aberatsek herri pobreei laguntza gehiago eskaini behar diétela beraien beharrak eta nahiak oinarrizkoak besterik ez izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.