Artikulu honetan, ekonomia aztertzeko bi ikuspegiak aztertuko ditugu.
Ekonomia aztertzeko bi ikuspegi bereizi ohi da: mikroekonomia eta makroekonomia.
Mikroekonomiak ekonomiako banako eragileen erabakiak eta ekintzak aztertzen ditu, hala nola kontsumitzaileek zer eta zenbat erosten duten eta enpresek zer eta zein preziotan saltzen duten.
Makroekonomiak ekonomiako aldagai bateratuen azterketa egiten du: Barne Produktu Gordina, inflazio tasa, langabezia eta ziklo ekonomikoak, esaterako. Hau da, ekonomia bere osotasunean aztertzen du, eta bere
funtzionamendua azaltzen saiatzen da
Makroekonomiaren azterketa mikroekonomikoaren hedapenaz egin liteke teorian, baina, oinarrizko unitate ekonomikoen bateratzean kontuan hartu beharreko interakzioen konplexutasuna zaildu egiten du mikroekonomia aztertzeko erabiltzen diren metodoak makroekonomiara hedatzea edo zabaltzea. Hala ere, ez dira guztiz bereizi beharreko arloak, azterketa mikroekonomikoaren emaitzek makroekonomia ulertzen laguntzen dute askotan. Hau da, nire ustez, Mikroekonomia makroekonomiarekin erlazioa dauka: Mikroekonomiak eragile ekonomikoen jarduera aztertzen du.
Kontsumitzaileek eta enpresek erabakiak nola hartzen dituzten eta merkatuetan haien
arteko erlazioa nolakoa den aztertzen du. Kontsumitzaileek baliagarritasuna dute
helburu eta enpresek mozkinak ateratzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.