Blog honetan gure egunerako bizitzan uste duguna baino gehiago ikusten dugula ekonomia erakutsi nahi dizuet. Izan ere, gure egunerokotasunean uste duguna baino gehiago erabiltzen ditugu ekonomiaren aspektu desberdinak, hau da, ekonomia ez da bakarrik enpresa edo eta dirua irabazteko gauzetan erabiltzen, nahiz eta guk ala uste.
Pertsona normal batek duen egunerokoan gehien bat aukera kostua erabiltzen dugula uste dut, adibidez, denda batera joaten bagara, arropa edo bestelakoak erostea joaten garenean, nahiz eta dendako arropa guztia gustatu prenda bat edo bestea aukeratu beharko dugu, besteari uko eginez, beraz aukera-kostua ikus dezakegu, gauza bat aukeratu beharko duzulako besteari uko eginez, baliabide ainak ez ditugulako arropa guztia erosteko. Gure adina ere gertatu daiteke, ikasketekin adibidez, bi ikasgaietan dudatu dezakegu baino bat aukeratu beharko dugu eta besteari uko egin beharko diogu.
Bestalde, baliabide-eskasia sentsazioa ere sentitu dezakegu, izan ere, ez du zertan diruarekin erlazionaturik izan behar, hau da, maitasun falta sentitu dezakegu, pertsonek maitasuna ematen ez digutela uste duzu beraz maitasun eskasia sentitu dezakezu, aldi berean, diruarekiko eskasia ere sentitzen dugu gure egunerokoan, nahi dugun ordenagailu modeloa erosi ezin dugunean adibidez, izan ere, agian ez duzu behar den diru guztia eta eskasia sentitzen duzu, ordenagailu hori beharrezkoa dela uste duzulako.
Guretzako ekonomia garrantzitsua da, ondorioztatu dezakegu ekonomiari esker gure bizitza kudeatu dezakegula, beharrezkoa dela ikusi dezakegu eta uste baino gehiago erabiltzen dugula gure egunerokotasunean, bi aspektu ikusi ditugu bakarrik baino beste aspektu batzuekin ere dago erlazionatuta, adibidez, orain dela gutxi ikusitako aspektu batekin asko lotuko nuke, ekoizpen aukeren mugekin.
Izan ere, gizarte batean, ekoizpen baliabideak eta teknologia ezagutza jakin batzuk erabilita denbora aldi jakin batean ekoitzi daitekeen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitatea ikusten dugu. Batzuetan gure denbora kudeatu behar dugu bi gauza batera egin ahal izateko, adibidez, ikasteko 30 ordu bakarrik baditugu ikasteko baino bi materia ikasi behar baditut 15 ordu matematikak ikasten eta beste 15 orduak ekonomia ikasten pasa ahal ditut baino nota hobea atera nahi badut ekonomian 20 ordu ekonomia ikasten eta beste 10ak matematika ikasi ditzake, hala ere, onek ez ikustekoak izan ditzake, baliabideak apurtu ditzake eta puntu ez efizienteak deritzote. Hau da, liburua ikastolan ahazten bazaigu ikasteko ordu gutxiago izango ditugu, material falta dugulako. Bestalde puntu lortezinak ere baditugu, hau da, gure baliabideak hobetu gabe iritsi ezin dugun puntuak dira, adibidez, ezin izango ditugu bi ikasgaietan 8ko nota atera, bietan denbora desberdinak pasatzen ditugulako, beraz, puntu horietara iristeko ikasten ordu gehiago pasa beharko ditugu. Hau da, baliabide gehiago jarri.
Ondorioztatu dezakegu, ekonomia ez dela diruarekin bakarrik erlazionatuta dagoen zientzia bat eta uste duguna baino gehiago erabiltzen dugula gure egunerokotasunean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.