Burtsa prezioak finkatzen dituen merkatu antolatua da. Hemen, bitartekarien bitartez, akzioak, finantza aktiboak, lehengaiak, dibisak eta horiei buruzko kontratu eta produktu deribatuak saldu eta erosten dira.
Nagusiki bi burtsa mota daude: balore-burtsa eta dibisa-merkatua. Balore-burtsa finantza aktiboak saldu eta erosten dituena da. Dibisa-merkatua dibisen (beste herrialde bateko dirua) trukaneurria finkatzen duena da. Honek, enpresak eta inbertitzaileak harremanetan jartzen ditu, eta horrela enpresei finantza baliabideak eskeintzen dizkie eta aurrezleei, aldiz, haien aurrezkiak inbertitzeko aukera.
Azkeneko aste hauetan Espainian bizi izan den egoerak hainbat aldarapen ekarri ditu burtsan. Izan ere, %2,85 jaitsi da burtsa. Kataluniak independentzia aldarrikatuko duenez inbertitzaileak beldur dira. Hau da, beste herrialdeek Espainiarekin zituzten hainbat harreman galdu egingo dira Kataluniak oso enpresa garrantzitsuak eta diru asko mugitzen dutenak dituelako. Hauen etekinak Esapiniak jasotzen zituen, baina orain aldiz, Espainia diru iturri handi bat gabe geldituko da.
Argi eta garbi ikusi daiteke Katalunia oso garrantzitsua zela Espainiarentzako, izan ere, erreferenduma egin zenetik IBEX 35 indizea 9.964,90 puntutan kokatu baita. Hau martxotik emaitza kaskarrena da.Eta lehen aipatu bezala erreferenduma egin zenetik 416,60 puntu (%4,01) galdu ditu.
Honek Espainia oso egoera txarrean utzi du eta esaten da Espainiako arrisku-saria igotzen ari dela.
Burtsa herrialde baten ekonomian oso garrantzitsua dela esan daiteke. Bai beste herrialdeekin harremanetan lortzen diren etekinak kudeatzeko, herrialde horretako gastu, diru sartu-irteerak eta beste hainbat gauza kontrolatzeko, eta azkenik, gauzak egoera txarrera joan ez daitezen kontrolatzeko.
Espainian gertatu den bezala beste herrialde askotan ere burtsak gora-beherak edukitzen ditu, bizitzen ari diren garaiaren arabera. Beraz, datu hauek guztiekin ondoriozta dezakegu burtsa herrialde baten ekonomia kudeatzeko oso beharrezkoa dela
Bibliografia:
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5123650/espainiako-burtsak--285-egin-du-kataluniako-egoeraren-eraginez/
https://eu.wikipedia.org/wiki/Burtsa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.