2017(e)ko urriaren 29(a), igandea

EPV labela ezagutarazteko erakusketa Euskal Museoan
Ondare bizien EPV labela duten Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko zenbait enpresak bat egin dute marka bereizgarri bat eratzeko. Enpresen antzinatasuna, horien egiteko moldeen berezitasuna eta trebetasun berezien balioa dira label hau lortzeko bete beharreko irizpide nagusiak. Sor-marka ezagutarazteko eta egiten duten lana ikusarazteko, argazki, testu eta erakustaldi praktikoekin osatutako erakusketa izango da Baionako Euskal Museoan abenduaren 17ra arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.