2017(e)ko urriaren 18(a), asteazkena

LANGABEZIA



LANGABEZIA


Langabezia edo desenplegua lana aurkitzeko ezintasuna dagoen egoera da. Euskal Herrian 158.700 langabe daude. Gaur egun, 15.500 emakume gehiago daude langabezian, gizonezkoak baino. Krisia hasi zenetik, 2013 arte langabezia igotzen joan zen, 2 urtetan, %4 igo zen. 2013tik orain arte, langabezia jaisten joan da eta gaur egun, %10,79koa da. Gipuzkoa beste herrialdeekin alderatuta, langabezia-tasa baxuenetakoa dauka, %8,18. Euskal Herria Espainiarekin alderatuta,
7puntu gutxiago dauzka. Hala ere, oso urruti ikusten ditugu Alemania edo Erresuma Batua, %6 gutxiagoko langabezia daukatelako.



 
Langabezian daudenen artean, bai gazteak eta bai helduak daude. Bereziki, gazteak dira langabezi gehiago daukatenak, nahiz eta gazteentzako lana aurkitzea zaila izan, helduen egoera okerragoa da. Helduek lana aurkitzea zailagoa dute, enpresek jende gaztea nahiago dituztelako hainbat arrazoiengatik: Gazteei gutxiago ordaintzen diete, esperientzia ezak enpresei errazten die langileak bere modura lan egitea eta enpresan irauteko aukera luzeagoa daukate gazteek.

Azkenik, Gipuzkoaren egoera hobetzen ari da eta bide honetan jarraituz gero, urte batzuetan, langabezia asko murrizteko aukera egongo da. Nire ustez, urte batzuetan, gazteen langabezia baxuagoa izango da eta errazagoa izango da lana aurkitzea.

Bibliografia:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Langabezia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.