2017(e)ko urriaren 5(a), osteguna

Palmako Olioa

   
                                     
                                                        Palmako olioa

                             

          Palmako olioa nazioartean gehien kontsumitzen den koipea da, baina baita osasunarentzat kaltegarriena dena ere bai. Hala ere, erosten ditugun produktuen erdietan agertzen da.
 Osasuntsua ez den koipe ezkutu bat da; izan ere, igo egiten du kolesterol txarra, eta jaitsi egiten du ona.

 Palmako olioa ez da botiletan saltzen supermerkatuetan, baina hainbat produktutan dago, hala nola margarinetan, patata frijituetan, pizzetan, galletetan, pastelgintza industrialean eta izozkietan agertzen da geihenbat erabiltzen dute baina ba daude enpresak ez duenak erabilzen.


Produktu guztietan Europak behartzen du bere osagaiak jartzea eta orain dela gutxi arte olio begetala bezala agertzen zen. Nire ustez Europak hori egitea ondo dago, jende asko dagoelako olio hori sahiestu edo ahal den guxiena  hartu nahi dutenak.

 Ze alde daude olioen artean? Olibako, ekiloreko eta koltzako olioek aminoazido osasuntsuak dituzte, baina palmakoak koipe aseak ditu, eta horiek kaltegarriak dira osasunarentzat.
Horregatik nire ustez olio hori jende gehiago ahal den gehiena sahiestu beharko genuke produktuak berriro beste olioak erabiltzeko, empresa gehienak olio hori erabiltzen duelako dirua aurrezteko.

Palmako olioaren prezioa da produktu ekoizleentzako abantaila nagusietakoa. Izan ere, 650 eurotan salerosten da tona. Horren aurrean, ekilore olioaren salneurria 900 eurokoa da, eta olibarena, aldiz, 3.500 eurokoa.

Osasunarentzako kaltegarria den aparte Asiako hego-ekialdean ekoizten dute palmako olioa, eta urtean milioika baso eta oihan hektarea suntsitzen dituzte Elaeis Guineensis palmera landatzeko.

Zuhaitz horren datilekin palmako olioa egiten da, eta, fruitu horren hezurrekin, ordea, palmisteko olioa.
Palmakoa kontinente guztietan gehien kontsumitzen den olioa da. Europan, adibidez, 9 milioi tona inportatzen dituzte urtero, eta horietatik, 5-6 milioi elikadurara bideratzen dituzte, inolako mugarik gabe.


Resultado de imagen de aceite de palma

bibliografia:
https://elcomidista.elpais.com/elcomidista/2017/02/16/articulo/1487259154_419212.html
http://enforma.hola.com/nutricion/201704191226/aceite-de-palma-perjuicios-salud-belleza/
https://www.ocu.org/alimentacion/alimentos/informe/aceite-de-palma































.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.