2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

Surfaren ekarpena ekonomian

X.X.mendeko hasieran sortu zen surfa Hawaii uhartean eta urte batzuk beranduago denbora gutxian mundu osora zabaldu zen.
Euskal herrira 1930 urtean iritsi zen,kirol hau praktikatzeko ditugun hondartzak oso ezagunak dira mundu osoan,horrek gure ekonomian ondorio zuzenak izan ditu.
Azkeneko hamabost urte hauetan gorakada bat egon da surfaren praktikan eta horrek kirol honen inguruan ekonomia bultzatu du era askotara; adibide bezala 2011 eta 2013 urteko datuen arabera, surfak mundu mailan 120 miloi euro urteko diru sarrerak izan ditu, Donostian berriz 14 miloi euro lortu dira.

Beraz surfari esker:
-Turismoa gehiago sortu da.
- Hotel eta pentsio asko aurrera atera dira.
- Surf klub eta eskola desberdinak garatu dira.
-Gazteentzat lanpostu berriak sortu dira;
-Monitore bezala
-Dendetan
-Hoteletan

2011ean ere Cluster Surf City sortu zen. Komertzio, eskola, klub, enpresa desberdinek osatzen duten taldea da, beraien helburua aktibitate hau promozionatzea da.
Besteak beste: Pukas, Patris Surf, Groseko Indarra etb.ek osatzen dute. Hona hemen erakunde honen webgunea. http://www.surfcitydonostia.com/eu

Guzti honek badu bere alde negatiboa;Inguruko enpresetan prezioek gora egin dute surfaren ospea dela eta, horrek suposatzen du kirola garestitzen ari dela: surfeko materiala oso garesti saltzen dute eta beraiei askotan ekoiztea gutxi suposatzen die. Berdina gertatzen da arropa, zapatilak, ikastaro, pentsio eta hotelekin. Beraz, surfaren bidez industria berri bat sortu da.

Surfaren inguruan enpresa berritzaileak sortzen ari dira. Adibidez Wavegarden enpresa. Aizarnazabalen dagoen enpresa honek ingeniaritza surfarekin bat eginez olatu artifizialak egitea lortu dute. Eta proiektu hau mundu osora zabaltzeko egitasmoak egiten hasi dira. Enpresa honek lanpostu berriak sortu ditu eta aukera berriak eraiki ditu itsasorik ez duten eremu eta herrientzat.


ITURRIAK:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.