Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bidez onartu du
osasun arloko langileentzako enplegu publikoaren lan eskaintza partzial
bat (2019. urteari dagokiona), guztira 219 lanposturekin. Era berean,
beste 23 erreserba-txandarako bideratuko dira;
horietatik 15 desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira, eta
gainerako 8ak, berriz, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.Dauden 219 plaza guztietatik 215 Osasunbidearentzat -Nafarroako Osasun Zerbitzua- dira eta beste 4 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarentzat (2 Osasun Publikoaren ikuskatzaile —albaitaritza espezialitatea— eta beste 2 erizain).Bestalde, Osasunbideren 215 plazatatik 1 Zerbitzu
Zentraletarako izango da, 70 Lehen Arretarako, 87 Nafarroako Ospitale
Gunerako, 31 Tuterako Osasun Arlorako, 14 Lizarrako Osasun Arlorako eta
12 Osasun Mentalerako.Espezialitateei erreparatuta, Osasunbideren 215 plazak
honela zehaztuko dira: Arloko/Ondoko 80 fakultatibo espezialista:
Psikiatriako 7, Erradiodiagnostikoko 5, Barne Medikuntzako 5, Anestesia
eta Erreanimazioko 4, Hematologia eta Hemoterapiako 4, Digestio Aparatuko 3, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologikoko 3,
Mikrobiologia eta Parasitologiako 3 eta Onkologia Medikoko beste 3.
Horiz gain, 2 plaza izango ditu ondorengo espezialitate bakoitzak:
Analitika Klinikoa, Anatomia Patologikoa, Kardiologia, Kirurgia Orokorra
eta Digestio Aparatua, Kirurgia Plastikoa, Dermatologia
Mediko-Kirurgikoa eta Beneorologia, Endokrinologia eta Nutrizioa,
Ospitaleko Farmazia, Medikuntza Intentsiboa, Medikuntza Nuklearra,
Nefrologia, Neurofisiologia Klinikoa, Oftalmologia,
Otorrinolaringologia, Pediatria eta haren arlo espezifikoak, Ospitaleko
Erradiofisika eta Erreumatologia.Halaber, plaza 1 izango dute espezialitate hauetako bakoitzak:
Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Kirurgia Pediatrikoa, Bularraldeko
Kirurgia, Genetika, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Neumologia,
Neurokirurgia, Neurologia eta Urologia.
Lehen Arretako 26 Espezialista (LAE): Lehen Arretako
23 Mediku eta Lehen Arretako 3 Pediatra.Era berean, Larrialdietako
medikuei (12) dagokienez, 10 plaza egongo dira Larrialdietako Zerbitzu
Berezirako eta beste 2 Larrialdietako Ohiko Zerbitzurako.70 plaza Erizaintzarako (horietatik 5 espezialitate obstetriko-ginekologikorako -emagina-). 27 plaza
bestelako osasun-espezialitateetarako: 7 plaza Erradiologiako Teknikari
Espezialistarako, 6 plaza Psikologo Espezialista Klinikorako, 6 plaza
Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarako, 4 biologo klinikorako
eta 4 Fisioterapeutarako.