Neguan sartzen ari goazen bitartean, langabezia igotzen joan da. Jada bost hilabetetan zehar igo da langabezia Espainian. Pasa den azaroan, 20.525 pertsona gehiago gelditu dira lanik gabe urriarekiko konparatuz. 2016 urtetik datu okerrena izan da herrialdearentzat, urte horretan 24.841 pertsona gelditu zirelako egoera horretan. Aurreko urteko azaroan, langabezian zeudenen pertsonen kopurua 1.836ean jaitsi zen. Azken hilabete honetako datuak kontuan hartuz, gutxi gorabehera Espainian 3.198.184 langabetu daude guztira, nahiz eta igoera handienetariko bat izan, zifra hau 2008tik baxuena da.
Hala ere, komunitate autonomo batzuetan langabetu kopurua jaitsi egin da, adibidez, Valentzian(-3.807), Madrilen(-2.855), Euskal Herrian(-1.564) eta Gaztelan(-1.228). Baina beste leku batzuetan asko igo da, guztira igo ahal izateko, bi nagusiak Balear Irlak(11.557) eta Andaluzian(7.501).
Gizarte segurantzako afiliatuen kopuruak ere behera egin du, azaro guztietan bezala, baina kasu honetan normalean baina gehiago. Hau batez ere ostalaritzan gertatu da, 105.048 pertsonako galerarekin eta baita nekazaritzan, abeltzaintzan, ehizan, basogintzan eta arrantzan ere, 3.539 afiliaturen galerarekin. Irakaskuntzan, merkataritzan, ibilgailuen konponketan, jarduera profesional zientifiko eta teknikoan, eraikuntzan eta manufaktura industrian ordea, igo egin da, baina ez galera konpentsatzeko adina (Guztira 53.787).
Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.