Ernesto Gasco, Donostiako udaleko turismo zinegotziak iragarri du tasa turistikoa ezartzeko, bidea hasi duela, 2021eko urtarrilerako ezartzea espero duela ordenantza baten bidez. Modu honen bidez udaletxeak lau milioi euro jasotzea espero du.
Gascok Donostiako udaletxean emandako prentx aurrekoan esan duenez Udalak turismo iraunkorraren alde egiten du. Gainera, adierazi du tasa turistikoa ezartzea donostiarren eskaera dela.
Zinegotziaren arabera Jaurlaritzak, tasa turistikoaren ezarpena arautzeko asmorik ez duela iragarri bezain laster Udaletxeak bidea hasi du uztailean ordenantza berria aurkezteko, gauzak ondo eta lasai eginez. Gauzak ondo eginez, ikusi dezakegu hainbat gauza agertuko dirala ordenantza horretan, adibidez, turistak hirian lo egiteagatik zenbat ordainduko duten ikusi dezakegu.
Hotelen kexuak:
Gipuzkoako hotelen elkarteak Donostiako udalaren desleialtasuna salatu du, tasa turistikoa ezartzeko asmoa duelako. Gainera, elkartearen arabera, urteetan jasotako konfiantza hori hautsi egin dutela esaten dute, harremanetan ez-jartzearen ondorioz.
Nire ustez, hotelen kexuak oso adierazgarriak direla. eta tasa turistikoak kendu egin beharko dituztela uste dut, problema gehiago ez egoteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.