Azaroan 1.006 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hegoaldean
Hegoaldean 146.193 pertsona daude langabezian eta 1.494 kotizatzaile edo afiliatu irabazi ditu Gizarte Segurantzak.
Urteetako bilakaerari erreparatuta ikus daiteke iazko azaroan baino 8.321 langabe gutxiago daude eta Gizarte Segurantzara 27.853 afiliatu gehiago. Hegoaldean guztira 146.193 pertsona zeuden langabezian azaroan, hau da, azken urteetako minimotik nahiko gora; ekaineko 141.179 langabeetatik. Langabezia tasa %10,90ekoa da.
Gizarte Segurantzako afiliazioak gorantz jarraitu du azaroan urriko igoera handiaren ostean, 19.000 gehiago. Eta Hegoaldean 1.271.135 afiliatuko batez bestekora iritsi da, azken hamabost urteetako datu hoberena da hau.
Joan den hilabetean sektore guztietan murriztu da langabeen kopurua eta zerbitzuetan izan da jaitsierarik handiena, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Zerbitzuek murrizketaren erdia baino gehiago hartu baitu, 611 langabe gutxiagorekin. Hala ere, industrian langabeziak izandako jaitsiera, 236 langabe gutxiago, azpimarratzekoa da.
Nafarroak zenbaki gorriak eman ditu, 558 langabe gehiago zenbatu dira eta Gizarte Segurantzako afiliatuek ere behera egin dute; bereziki 240. Beste alde batetik herrialdeka, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitzak positiboak izan dira.
Nire ustez langabezia udako hilabeteetan gutxitzea da logikoena. Udan jende gehiagok lan egiten du, denbora eta kontsumo gehiago dagoelako.
Horregatik nahiko arraroa iruditu zait hegoaldean azaroan langabezia gutxitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.