2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

Erresuma Batuko elekzioak


2019ko abenduaren 12an Erresuma Batuko elekzioak ospatu ziren. Elekzio hauek oso garrantzitsuak dira izan ere Brexit arazoa elekzio hauen menpe zegoen. Brexiterako elekzioak ospatu zirenean bi alde nagusi zeuden, Brexit bat nahi zutenak eta Brexita nahi ez zutenak.Brexit bat nahi dutenak baina akordio batera iritsita,%34 batek defendatua. , beste batzuk akordio gabe Brexiteko Boris Johnsonek defendatzen duen bezala %45 bat eta badaude beste batzuk ez dutenak Brexitik nahi, hauek %21 bat osatzen dute. Elekzio hauek Kontserbakorrentzat, Boris Johnsonen aldekoak, 365 diputatu lortu ditu eta horrela diputatu nahikoak ditu nahi duena egiteko, Laborista berriz 203 diputatu dituzte 43 diputatu galdu ondoren. Bestalde Eskozian, duela urte batzuk independienteak izan nahi zuten, eta gutxigatik ezezkoa atera zen. Ahala ere Brexita eta gero berriro independenteak izan nahi dute izan ere Eskoziako partidu independentistak eskoziako botoen %45 lortu dute, hau batez ere izan da Eskoziako jende gehienak Europa Batasuneko parte izan nahi dutelako eta ez dutelako Boris Johnsonen gobernurik nahi. Eskoziako independentisten igoera honek Laboristen aurka jokatu du izan ere boto asko kendu die. Bestalde “Brexit” partidua Europar Batasuneko elekzioetan oso emaitza ona lortu zituztela oraingoan ez dute horrelako emaitza onak izan , izan ere ez dituzte diputatuak lortu. Ala ere, partidu horretako buruak esan du beraientzat emaitza ona izan dela berak dioenez “Divide el voto obrero y venceras” eta hori izan da gertatu dena, azken finean partidu kontserbakorrak maioria absolutua lortu du, botoen %45 lortu arren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.