Ernesto Gasco Donostiako Udaleko Turismo zinegotziak iragarri du tasa turistikoa ezartzeko "bidea hasi" duela, eta "2021eko urtarrilerako" ezartzea espero duela, ordenantza baten bidez. Modu horretan, Udalak "urtean lau milioi euro inguru" jasotzea espero du.Gainera, esan du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin "akordiorako borondatea" eta "sintonia ona" dagoela gai horren inguruan, nahiz eta "ez den inoren babesa behar".Gascok Donostiako udaletxean (Isabel Agirrezabala Donostia Turismoren
zuzendaria aldamenean) emandako prentsaurrekoan berretsi duenez, Udalak
"kalitatezko turismo iraunkorra"ren alde egiten du. Gainera, adierazi
du tasa turistikoa ezartzea donostiarren "eskaera" dela, "iraunkortasun arrazoiei" erantzuten diela eta Udalari "lau milioi euro inguruko" diru-sarrerak ekar dakizkiokela.Zinegotziaren esanetan, jaurlaritzak tasa turistikoaren ezarpena arautzeko asmorik ez duela iragarri ostean, Udalak "bidea hasi" du uztailean ordenantza berria aurkezteko, "gauzak ongi eginez, presarik gabe".Ordenantza horretan agertuko litzateke turistak hirian lo egiteagatik
zenbateko kanona ordaindu beharko lukeen, hotelaren izaeraren arabera.
Hala, hotel merkeenetan euro batekoa izango litzateke kanona, eta bost
eurokoa lau eta bost izarreko hoteletan, adibidez. Bildutako diru "guztia" Udalarentzat izango da.
Hotelen haserrea:
Gipuzkoako Hotelen elkarteak Donostiako Udalaren "desleialtasuna" salatu du, tasa turistikoa ezartzeko asmoa duelako.Ohar batean, Gipuzkoako Hotelek "onartezin" jo dute "prentsatik jakitea udal mailan tasa turistikoa jartzeko asmoaren berri".Elkartearen arabera, "urteetan jositako konfiantza hautsi du turismo
mahaiari gehien ematen dion kolektiboarekin harremanetan jarri ez
izanak".
Gipuzkoako Hotelek azaldu dutenez, foro eta lantalde guztietan agertu
dituzte tasaren aurka dituzten arrazoiak: "Eskumen arrazoiak eta
arkitektura juridikoarekin zerikusia dutenak; gainera, gaua pasatzen dutenei bakarrik eragingo die, hau da, etortzen direnen % 20ari".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.