2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

ETXETRESNA ELEKTRIKOAK GEHIAGO IRAUN BEHAR DUTE ETA GUTXIAGO BALIO

Bruselasek etxetresna elektrikoen bizitza edo erabilgarritasuna luzatzeko arau berrien berri eman du, hau da, zaharkitze programazioa herritarren ingurumen-inpaktu txikiagoa eta aurrezki ekonomikoa izatea. Hori lortzeko, arautegi bat martxan jarriko dute betebehar berriekin fabrikatzaileentzat.
Horren helburua, erosleek produktuak apurtzerakoan soluzioren bat ematea da, hau da, konpontzen saiatzea eta akatsa aurkitzen dutenean; beharrezkoa duten osagai hori merkatuan lortu ahal izatea, gehienetan hori ez baita gertatzen. Ondorioz, bultza egiten zaigu aparatu hori zaborrontzira botatzera eta berri bat erostera eta horrek sorrarazi egiten du aldaketa klimatikoa, isuritako gasen eraginez.
Horrez gain, berrogeita sei milioi tona karbono dioxidoa isurtzea saihesten dugu. 
Nire ustez, oso ondo dago etxetresna elektrikoen bizitza edo erabilgarritasuna luzatzea, gizakiok zenbat karbono dioxidoa isurtzen dugun jakinda eta aldaketa klimatikoa geroz eta azkarrago gertatzen ari dela ikusita. Horrez gain, ondo iruditzen zait, adibidez, mugikorrak gaitasun gehiago duela baina zaharkitze programazioak mugatu egiten duela jakinda, bere bizitza luzatzea. Normalean mugikor batek bi urte inguruko erabilgarritasuna du eta gustatuko litzaidake 3 urte eta erdi edo 4 urteko erabilgarritasuna izatea. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.