2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Txinaren aurkako muga zerga batzuk txikituko dituzte AEBek

Txinaren aurkako muga zerga batzuk txikituko dituzte AEBek

Merkataritza gerra arintzeko lehen ituna lortu dute Washingtonek eta Pekinek. Nekazaritza arloko erosketak hitzeman dizkie Txinak estatubatuarrei.

Egun bakarrean, nazioarteko ekonomiari kalte egiten zioten bi ziurgabetasun desagertu dira, edo desagertzeko bidean dira. Horrela, behin-betiko itxi dute 2016ko erreferenduma iraultzeko aukera, eta panorama argitu dute. Edonola ere, oraindik zehazteke dago zer nolako harremana izango duten etorkizunean Erresuma Batuak eta EBk, eta horrek baldintzatuko du han dauden enpresen jarduna, baina baita hara esportatzen dutenena ere.

Txinaren iragarpenari txio batekin erantzun dio Donald Trump AEBetako presidenteak. Horren bitartez iragarri du irailean %15era igotako Txinako produktuen gaineko tarifak %7,5era jaitsiko dituela berriro. Aurretik ezarritako muga zerga batzuek, 250.000 milioi dolarren inportazioen gainekoak, ordea, indarrean jarraituko dute.

https://www.berria.eus/albisteak/175025/txinaren-aurkako-muga-zerga-batzuk-txikituko-dituzte-aebek.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.