2019(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Energia kontsumoa handitu egin da, eta harekin batera CO2 isurketak

       Energia kontsumoa handitu egin da, eta harekin batera                                           CO2 isurketak


IEA, Nazioarteko Energia Agentziak egindako ikerketaren ondorioz, 2018ko datuekin ikusi da munduan zehar energia kontsumoa handitu egin dela eta horren ondorioz Co2 isurketa ere bai. Ikerketa honenen  arabera, hazkunde ekonomiko sendoak %2,3 handitu du energia primarioaren kontsumoa munduan zehar. Konkretuki gas isurketak %1,7 hazi egin dira gure planetan, eta nahiz eta Europan kontsumoa gutxitu egin den,  Txinan igo egin denez eta AEB-n egon den klima kaxkarrekin, egoera orokorra okertu egin da.

Txina gehien saiatu den herrialdea izan da energia berriztagarriak zabaltzen, baina haren ekonomia asko hazten ari da urte hauetan. Horrek ikatzaren kontsumoa igo egin du eta ikatzaren ondorioz Co2-aren isurketa %2,5 handitu da. Europa berriz gai izan da energia kontsumoa orekatzeko eta Co2 isurketak %1,3 jeitsi ditu zorionez.

Ikatza erretzen duen zentral termiko bat Bergheimen, Alemanian.Badira urteak ikatzaren jeitsiera nabari dena baina azken urte honetan %0,7 handitu egin da kontsumoa. Hazkundea Asian pilatu da, hala nola,  Indonesian, Vietnamen, Filipinetan eta Malaysian asko igo da baina gehien nabaritu dena Indiako ekonomiaren gorakada izan da eta horrek ikatzaren kontsumoa igo egin du. Besteak beste, Txinak munduan erretzen den ikatzaren erdia kontsumitzen du.
Gasa, ikatzaren aldean asko igo da azken urteetan, 2018ean %4,6 handitu zen gas naturalaren kontsumoa eta 3.928 milioi tona petrolio baliokide izatera iritsi zen. Honekin ikusi dugu, gasak ikatzaren jeitsiera eragin duela, izan ere merkeagoa da, eta errexagoa da erabiltzeko.

Nire ustez, herrialde guztiak konpromisu bat hartu beharko lukete munduarekiko eta guztion artean energia berriztagarriak bultzatu beharko genituzke gure planeta hobera joateko. Ezinbestekoa da denon partaidetza bestela lurra suntsitzea lortuko dugu.

INFORMAZIOA: https://www.berria.eus/paperekoa/1986/002/001/2019-03-27/energia-kontsumoa-handitu-egin-da-eta-harekin-batera-co2-isurketak.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.