Grebek gizarte hobea lortzeko balio dutela dio ELAk
ELA Euskal Sindikatuak, iaz bezala, Iruñean eta Bilbon antolatu ditu maiatzaren 1eko manifestazioak
Elak aldarrikatu nahi duena, pertsonen erdigunean jarriko dituen eredu ekonomiko, sozial eta politiko berria eraikitzea ezinbestekoa dela da. Sindikatuak, aldaketa handiak beti kalean hasten direla esan du eta "Politika ezin da bankuei edo enpresa handiei men egitera mugatu" azpimarratu du ohar batean.
Ekintza sindikala, langileen borrokaz aparte, migratzaileen, eklogisten, feministen eta pentsiodunen borrokari lortu behar zaiola defendatu du ELAk beraien aurka dauden sistemei aurre egiteko. Testuinguru politikoari dagokionez ildo politikoa eskuin aldeak markatzen duela eta ezker aldeak alternatibarik eskaintzeko gai ez dela ohartarazi du sindikatuak.
Jaurlaritzak elkarrizketa sozialerako mahaian "autoritarismoz" jokatzen duela eta gutxiengo zerbitzuen bidez grebak indargabetzen saiatzen dela kritikatu du. "Sindikatuek traba egiten dietela erakusten du horrek", erantsi du.
ELAk "ezinbestekotzat" jotzen ditu mobilizazioa, parte-hartze soziala eta grebarako eskubidea.
Bibliografia:- https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/egunon-euskadi/bideoak/osoa/6345593/bideoa-mitxel-lakuntzakela-dio-greba-behar-dela-prekarietateari-aurre-egiteko/
- https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6359994/ela-sindikatuaren-manifestazioak-bilbon-eta-irunean-2019ko-maiatzaren-lehenean/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.