2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

Txerri Izurrite Afrikarra Txinan


“Txerrien gaixotasun bat zabaldu egin da eta mundu mailan sortu ditu arazoak” entzutean, askok eta askok ez dugu kasu handirik egingo, gezurra den ustetan. Baina usteak uste dira, izan ere arazo hau benetan gertatu da eta nahiko larria da zenbait lurraldeentzat.

Herrialde kaltetuena Txina izan da, han agertu delako gaixotasun hau. Txerri haragia esportatzen duen herrialde nagusia da Txina, eta izurri honen ondorioz gobernuaren ustetan, gutxi gora-behera berrehun milioi txerri galdu egingo ditu izurriak irauten duen bitartean.

South China Morning Post-ari esker, jakina da joan den abuztutik hona, jada 1,02 milioi txerri sakrifikatu egin dira eta ia 130 txerriei detektatu diete gaixotasuna, Wang JunXun-ek (Nekazaritza Ministroa) dioenez. Hau dela eta, Txinako txerri kopurua %21eko jaitsiera izan du, eta honen ondorioz, haragiaren prezioa igo egin da. Badago jendea dioena, ez dela %21eko jaitsiera izan, baizik eta %30 edota %40koa.

Beste kaltetu bat Brasil izango litzateke, izan ere, Txinara esportatzen duten soja kantitateak oso altuak dira, eta gehiena, guztia ez esatearren, txerriak elikatzeko da. Beraz, txerriak gutxitzen badira, haien salmentak ere gutxitu egingo dira.

Arazo hauen erruz, lehenago edo beranduago, Txinan krisi ekonomiko bat egongo delako ustean daude ekonomikari batzuk.


Informazio iturriak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.