Musikaren festibal ikaragarri pila bat daude. Gazteak
joan egiten dira toki horietara, eta nola ez, famatuak. Baina zer du Fyre Festival-ek besteek ez dutena? Ikaragarrizko timoa izan zela. Festibal honek
Coachella berria izan nahi zuen.
Dena aplikazio batekin hasi egin zen, Fyre
app. Aplikazio horretan kontratatu zenezaken abeslari bat edo talde
bat. Horrek, industria musikala goitik bera aldatuko zuela esaten zuten eta jendeak
merezi zuela pentsatu egin zuen. MDavid Lowk egin zuen
aplikazioaren diseƱua; Ja Rulek entretenimenduaren industriarekin negoziatu
egiten zuen, eta azkenik Billy McFarland, inbertsoreak aurkitu. Aplikazioa
atera egin zuten, eta promozionatzeko moduak pentsatzen hasi zirenean festibal
bat egitea pentsatu egin zuten.
Fyre Festival Bahamasetan egitea erabaki zuten. Billyk
irla bat erosi zuen, Pablo Escobarrena izan zena, Exuma irla. Lekua ezin
zan politagoa izan, ur gardena, are txuria, eta super modeloak bikinian;
mendeko plana saltzen zuten! Langileentzat ere izugarrizko esperientzia izan zen; beraien brindis propioa eta guzti egin zuten: “Bizi
zinemako izarrak bezala, ondo pasa rockeko izarrak bezala, eta txortan egin
pornoko izarrak bezala”. Instagrameko bizitza faltsua saldu egiten zuten, hori
zen bere oinarria. Jende guapoa, musika hona, janari hona, diru ikaragarria eta
toki ederrak. Baina saldutako kanpin dendak egin gabe zeuden, ez zekiten nun kokatuak
izan behar ziren. Keith Pilot izan zen hasieran lan egiten ari zen bat Fyre Festival- en.
Bera zen pentsatzen ari zena jendeak nun egingo zuen lo; logistika
eta lokalizazioaz arduratzea zen bere lana. Keithek ez zuen posible ikusten
hainbeste pertsonek lo egitea ain isla txiki batean, ez zuen uste bertan
kabituko zirenik. Egun batean bere emaztea joan zen irlara berarekin lo egiteko
gau batez kanpin denda batean, eta esan zuen ezinezkoa egin zitzaiela, soinu
gehiegi zegoen, moskito asko, haize handia eta ez ziren seguruak. Horren
ondorioz, Billyk langabezian uztea erabaki zuen, beste jendea batzuekin
jarraituko zuela proiektua esanez.
Gutxi falta zenean, jendea harritzen hasi zen, ez
zuten tokiaren argazkirik igotzen, argazki zaharrak baizik, Bella Hadiden eta
horrelako modeloen argazkiak bakarrik. Jendeak sare sozialetatik galdetzen hasi
egin ziren beraien zalantzak, baina ez zuten erantzunik jasotzen. Oso gaizki
zeuden denboraz, eta gastatu behar zena baino gehiago gastatzen ari ziren. 300.000$ inbertitu zituzten famatuetan, baina ez zuten dirurik janarian eta
uran gastatzeko, hau da, gehiago inporta zitzaien influecer bati
ordaintzea bere festibalean jendea egarriarekin egotea baino. Baina bazeukaten
irtenbide bat, iruzurra. Billyk inbertsoreei gezurra esaten zien, esaten zuen
ikaragarrizko festibala izango zela, ez zenean horrela, berak bazekienean hori
ez zela egia.
Festibala iritsi egin zenean jendea Bahamasetara joan zen. Hasteko, irla ez zen hasierako berdina, lurra eta espazioagatik irlaz
aldatu egin zuten eta aldameneko batera joan ziren. Hasieran, iritsi eta
ondoko taberna batean utzi egin zituzten, eta horren ondoren kanpin dendak zeuden
tokira joan egin ziren. Iristerakoan ikusi zuten panorama. Ez zeuden
eskainitako lo egiteko tokiak, baina horrez gain, aurreko egunean euri
ikaragarria egin zuen. Koltxoi guztiak busti bustiak. Momentu horretan Billyk
aspaldian egin behar zuen egin zuen, eta Fyre Festival suspenditu zuen. Izugarrizko esperientzia izan behar zena, mendeko timoa izan zen.
Jendeak ez zuen bueltatzeko modurik, ez zeuden hegazkinak. 100
millioieko demanda kolektiboa sufritu zuen festibala ondoren eta langileak ez ziren ordainduak izan.
Prezioei dagokionez, sarrera merkeenak 1.500$ balio
zituen eta garestienak 250.000$, Kayle Jennerrenak, izan ere, argazki bat igo
zuen. Dirudienez, izugarrizko esfortzua. Billy 6 urteko kondenara epaitua izan
zen, 26 millioi dolarreko zuloa sortu ondoren. Festibala suspenditu beharrean aurrera
jarraitu nahi izan zuelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.