Lege lehorra eta Al Capone
Alkhola, drogak, tabakoa... gizartean gaizki ikusita dauden produktuak dira, osasunarentzat kaltegarriak direnak. Hauetako batzuk historian zehar debekatuta egon dira, eta gaur egun beste batzuk debekatuak izaten jarraitzen dute. Gizakiari, debekuaren aurrean, produktu hori kontsumitzeko nahia areagotu egiten zaio, "ilegala" izateak sorrarazten dioen morboarengatik edo. Baina, pertsona hauen beharrak asetzeko, beste herrialdeetatik produktu hori ilegalki inportatzen duten jendea eta organizazioak egon behar dira, . Gainera, produktua ilegala izan aurretik kontsumitzen zutenak kontsumitzen jarraitu nahiko dute, nahiz eta ilegala izan, drogarekiko mendekotasuna duten horiek kontsumitzen jarraituko dutelako.Kasu honetan Estatu Batuetako lege lehorrari buruz hitz egingo dugu, alkoholaren debekuari buruz hain zuzen ere, eta Al Caponek urte horietan eduki zuen paperaz.
Lege lehorraren hasiera
Gertaera hau 1920eko urtarrilaren 16an hasi zen, alkoholaren salketaren debeku totala jarri zenean. Baina, lege hau ezarri hauerretik, mugimendu sozial bat hasi zen "Movimiento por la templaza" deiturikoa, edari honen kontsumoaren guztiz aurka zeudenak, alkohola gertaera negatiboekin erlazionatzen zutelako. Hasiera batean alkoholaren murrizketa bazkari eta afarietara bakarrik mugatzen zen, baina denbora pasa ahala eta pixkanaka indarra hartzen hasi zirenean, beraien proposamena areagotzen hasi zen, alkoholarekin zer ikusia zuen edozer ekintzarengatik zigor bat ezartzea eskatu zuten arte. Geroago elkarte honen partaide izango ziren emakumeak, beraien senarra etxera mozkortuta iristeaz nazkatuta eta etxeko dirua likorea erosteko erabiltzen zutela ikusita, lehen aipatutako mugimendua hastea erabaki zuten.
Lehenengo gerratea amaitzerakoan, emakume hauek egoera hau aprobetxatu zuten, beraien hitzetan "hobekuntza morala"egiteko, eta kongresuak proposamena onartu eta konstituzioa zuzendu zuten, urte horretatik aurrera alkoholaren salmenta, exportazioa eta inportazioa debekatzen zuena, baina honen kontsumoari buruz ezer ez zioena. Beraz, alkohola saltzen zuten dendak isten hasi ziren, eta honen ondorioz, herritarrek edari hau erosteko aukerak gutxiagotu ziren, azken aukera kanpotik ilegalki inportatzen zituztenei erostea izaten zen.
Al Caponeren papera
Egoera guzti honek pertsona batzuei modu positibo batean eragin zien, dirua irabazteko modu paregabe bat aurkitu zutelako. Likoreen industria klandestinoak garrantzi handia hartu zuen Estatu Batuetan, eta gaur egun munduko gangster famatuetarikoa bihurtu den Al Caponek alkoholaren inportazio ilegalaren arloan garrantzi handia eduki zuela esan dezakegu. Juarezeko hiria Mexikoko whisky ekoizle handiena zen, eta bi herrialdeen arteko gertutasuna baliatuz, Al Caponek eta bera bezalako beste mafiosoek alkohola Estatu Batuetara esportatzeko erabiltzen zuten.
Gizon honek (eta beste hainbat mafioso) miloika dolar irabazi zituzten "lan" honetan, bere lana herrialde guztira edatzen. Egia da lege hau betearaztea ardurartuta zeuden funtzionario eta poliziek urteak behar izan zituztela Al Capone espetxearazteko, baina azkenean 1931 kartzelean sartu zuten, hil arte bere azkeneko urteak han pasatzen.
Gizon honek (eta beste hainbat mafioso) miloika dolar irabazi zituzten "lan" honetan, bere lana herrialde guztira edatzen. Egia da lege hau betearaztea ardurartuta zeuden funtzionario eta poliziek urteak behar izan zituztela Al Capone espetxearazteko, baina azkenean 1931 kartzelean sartu zuten, hil arte bere azkeneko urteak han pasatzen.
https://www.notimerica.com/sociedad/noticia-ley-seca-capone-infringio-ciudad-juarez-20160917092939.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Ley_seca_en_los_Estados_Unidos
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.