ZENBAT KOSTATZEN DUTE HAUTESKUNDEEK?
Pedro Sanchez-ek hauteskundeak konbokatu ditu datorren apirilaren 28rako.
Hauteskundeek, estatuko kutxetarako gastu extra bat suposatzen dute. Aukera hau ez da batere merkea, gastua 130 eta 170 milioi euroko gastua suposatuko du.
2015eko hauteskundeek utzi zuten faktura 185 milioi eurotakoa izan zen eta hauteskunde horiek berriz errepikatzearena, 174 milioi eurotakoa. Gastu horiek honela banatu ziren: 130 milio antolaketa kontzeptuetan eta beste ia 35 milioiak partido ezberdinak subentzionatzera. Datozen hauteskundeetan gastatuko dena antzekoa izango dela aurreikusten da.
Administrazioak ematen duen diruarekin, partido ezberdinek beraien kanpainak aurrera eramatea lortzen dute. Baina diru gehiena, logistikan, botoentzako papeletetan, korreoz bidaltzeko zereginetan eta komunikabideetan informazioa zabaltzen gastatzen da.
Gastu hauek ikusita, zenbait partiduren aukera, "superigande" elektoral bat egitea zen; eta egun horretan, hauteskunde autonomikoak, munizipalak eta europearrak ospatzea zen.
Erabakia, Barne Ministerioaren esku dago. Bera bait da, hauteskundeetarako gastuen antolaketaz arduratzen den, bai eta subentzioak banatzearena ere.
Informazio iturriak: OKdiario eta La Vanguardia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.