Pentsio Sistemaren Arazoa

Hala ere gobernuak sistema babesteko diru kopuru bat eduki du urteetan aurrestuta. Baina 2008 urtean hasi zen krisiaren ondorioz, banketxeak erreskatatzeko "hucha de las pensiones" deituriko diru hori erabili zuten eta gaur egun ez da xentimorik gelditzen. Epe laburrean, erretiratzeko momentua iristen zaion jendeak ezin izango du inongo jubilazio dirurik jaso eta gaur egun dauden jubilatuek erretiro duhin baten alde burrukatzen daudela, kostata lortu ahal izango dute igoera bat.
Hainbat ekonomistek diote sistema honek hemendik urte batzutara porrot egingo duela eta hori dela eta, pentsioen sistema aldatu egin behar dela gomendatzen dute. Baina gobernuak nahiz eta ekonomisten aholkuak entzun, ez diete kasorik egiten, aldaketa oso radikala delako eta ez dira ausartzen sistema zaharra aldatzen. Gobernuak pentsioetan gastatzen duen dirua ikaragarria da: adibidez, 2017ko aurrekontuen %39a pentsioetan gastatu zuen, 139 mila milioi euro, aurrekontuen partida altuena bihurtuz.
Jendea oso haserre dago gobernuarekin, egindako gestio txarrarengatik azkeneko urteetan. Nire ustez Espainiak pentsio sistema aldatzen ausartuko den gobernu bat behar du, etorkizunean arazo larriak gerta ez daitezen. Horrela ez balitz, gaur egungo protestak txikiak izango dira gerta daitekenarekin konparatuta.
Bibliografia:
-https://www.bbva.es/general/finanzas-vistazo/planes-de-pensiones/sistema-pensiones-espana/index.jsp
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.