2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Brexit

BlackRock ekonomia aldizkariak dio Bretainia Handian 100.000 lanpostu galdu daitezkeela "Brexit" hau da, Bretaina Handiaren kanporaketa boluntarioagatik Europar Batasunatik, eta etorkizunean geroztik, Bretainia Handian dauden enpresa handiak mugituko liratekeela "Eurozona"-n dauden beste herrialde batzuetara, geroz eta lanpostu gehiago eta gehiago galtzen.



Ideia ona izan zen erreferendum hori egitea, noski demokrazia bat delako biztanleei hitza ematen dien ideia politikoa, baino hala ere, amaierako erabakia ez zen izan ona, ez nire ustez bakarrik, esan nahi dutena da Brexit-aren alde bozkatu zuten gehienak ez zekiten horrek ekar zezakeen arriskua etorkizunean, eta ez da informaio subjetiboa, Europar Batasunak berak dokumentu oso luze bat argitaratu zuen Brexit-a ateratzen bazenaren arriskuak esplikatzen, orduan, abisatuak gentorren.



Lehen esan dudan bezala, enpresa handi asko Bretaina Handitik joango dira "Eurozona"-ra, eta handiak esaten dudanean benetan handiak, esaterako "Airbus" aerolinea enpresak iadanik argitaratu zuen artikulu bat esanaz ez zuela haien produkzioa jarraituko Brexit aukeratu zuen herrialde batean, erabaki normala eta ona izan da ikuspuntu politiko eta ekonomiko batetik, eta horrela, beste enpresa askok berdina egingo dutela. Bai noski, mundua aurrera dijoa eta bai Bretaina Handia ere, baino motelduko du Brexit-ak; adituek diote Brexit-ak motelduko duela Bretaina Handiaren aurrerapen ekonomikoa %2 batetik %1,5-ra, eta herrialde baten egoera ekonomiko bati buruz hitz egiten gaudenean, zenbaki oso nabarmena da hori, eta bereziki Bretaina Handiarentzat oso kezkagarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.