2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

Emakumea eta ekonomia

Gaur egun, ekonomia kapitalista duen sistema batean gaude, eta honek esan nahi duena, garrantzi bakarra balio ekonomikoa duten gauzak direla da.
Gaiarekin batera, gure gizartean kontuan hartzen diren atalik handienak soldatako lanak dira. Zer esan nahi du horrek? Diruaren truke egiten den lanak bakarrik direla nabarmenak. Baina zer gertatzen da beste lanekin? Badaude beste lan batzuk gure gizartea mantentzen laguntzen dutenak, eta horiek askotan emakumeek egiten dituzte: etxeko lanetan esate baterako.
Urteak igaro diren bitartean, hobekuntza erraldoia sumatu den arren, orokorrean emakumeak betidanik arduratu izan dira umeak zaintzeaz, helduak zaintzeaz, etxea zaintzeaz… eta tankerakoetaz. Baina zergatik emakumeak? Berez, mota honetako lanek ez dute inongo balorerik, ez baitira ordaintzen eta horren ondorioz, inork ez du horren bidez bizi nahi. Zerbait aldatu beharko da, ezta?
Hori aldatzeko aukera bat emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna bilatzea da. Horrela, biek eskubide eta aukera berdinak edukitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.