2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

INFLAZIOA




Inflazioa, ekonomia bateko prezioek oro har modu jarraituan gora egitea da. Herrialde batean   prezio-maila jakin eta zehatz bat izaten dute ekonomia horretan zirkulazioan dauden ondasunek eta zerbitzuek. Baina prezio horiek modu jarraituan igotzen badira inflazioa gertatzen da.

Hainbat inflazio mota daude, zehazki lau inflazio mota.
Deflazioa, Neurrizkoa, Arrapaladakoa eta Hiperinflazio. Inflazioak gertatzen direnean normala den bezala, hainbat arrazoiengatik gertatzen da. Lehenik eta behin, ekoizpen-kostuen igoera igo egiten bada, empresek ekoizpen-baliabideen truke ordaintzen dutena, ondasun eta zerbitzuen prezioak ere igo egiten dira. 2. arrazoia eskaria handitzea da, honek ekonomia batek eskain dezakeena baino handiagoa izanez gero, eskasia sortzen da. 

Azkeneko arrazoia, diru gehiegi egotea zirkulazioan da. herrialde batek bere ekoizpenarekin bat datorren dirua baino gehiago jaulkitzen badu, jendeak badaki produktu berberak erosteko eta saltzeko diru gehiago dagoela zirkulazioan, orduan, lehen baino balio txikiago edo gutxiago ematen dio diruari, eta igo egiten dira prezioak. Horrela gutxitu egiten da diruaren erosteko ahalmena.

Nola nahi ere, inflazioak arazoak ekartzen dituen bezala, hainbat ondorio ekartzen ditu.

Erosteko ahalmena galtzea: Prezioek gure diru-sarrerak baino azkarrago egiten badute gora, erosteko ahalmena galduko dugu baita bizi kalitatea ere, eta inflazioak desberdin eragiten die bakoitzari.

Ziurgabetasuna: Ezin bada jakin zer produkturi eta ekoizpen-faktoreri eragingon dion inflazioak, eta esperotakoan ez betetzeko arriskua baldin badago, ziurgabetasuna nagusituko da. Geroz eta inflazio tasa handiagoa, orduan eta handiagoa izango da segurtasun ezaren sentsazioa.

Bukatzeko, inflazioa neurtzeko edo bere adierazleak zeintzuk diren jakiteko prezioaren indizeak erabiltzen dira. Espanian, prezioen maila neurtzeko, kontsumoko prezioen indizea KPI erabiltzen da.

KPI; bataz besteko familia batek eskuarki kontsumitu ohi dituen ondasunen batez besteko haztatua da, hau da, familiek produktu horretan egiten duten gastuaren proportzioa kontuan hartuta, produktu bakoitzak pisu jakin bat duela esan nahi du.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.