2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

AMAZONEN GORAKADA COVID-19AREN ONDORIOZ

 

Aurten, COVID-19 egoeraren ondorioz, enpresa asko itxi dira eta diru asko galdu da. Hala ere, enpresa batzuk, gehienbat interneten bidez funtzionatzen dutenak, asko saldu dute pandemia bitartean, adibidez, Amazonek.                         

Bigarren trimestrean salmentak %40 igo dira eta apirila eta ekaina artean 88.910 milioi euro irabazi ditu. Enpresak gastu handiak izango zituela aurreikusi zuen arren, bere benefizioak bi aldiz handiagoak izan dira.                                                                                                          Enpresa honen kontsumitzaileak ez dituzte bakarrik liburuak edo jostailuak erosi, esate baterako, Estatu Batuetan galdetegi baten bitartez janaria erosteko  %41 igo dela jakin da, lehengo urtean berriz, %19-koa. Gainera berrogeialdia dela eta, jendeak pelikulak eta serieak ikusteko "Amazon Prime" plataforma ordaindu du.

Nahiz irabazi handiak izan dituen, bere langileentzako COVID-19 aurre, babesa eman ordez, ez du egin nahikoa beraien segurtasuna eta osasuna bermatzeko. Amazoneko langileen kexak egon dira eta enpresa salatu dute ez dituelako distantziak errespetatzen eta kasu askotan lanera jarraitzen dutelako beharrezko prebentziorik gabe. Ondorioz, Frantziak adibidez, egin behar zituen erosketa asko bertan bera utzi ditu. Horregatik, segurtaun neurri berriak hartzea erabaki du.



https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/07/30/companias/1596143746_934493.html

https://elpais.com/economia/2020-05-03/mas-poder-y-mas-gastos-para-amazon.html

https://elpais.com/economia/2020-05-03/mas-poder-y-mas-gastos-para-amazon.html


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.