2020(e)ko irailaren 20(a), igandea

CaixaBank eta Bankiaren arteko fusioa

 Gaurkoan CaixaBank eta Bankiaren arteko fusioaren inguruan hitz egingo dugu. Egoera honako hau da: Aste honetan zehar komunikabideek jakinarazi digute CaixaBank-ek Bankia 600.000 milioirengaitik erosi duela. Fusio honek gure gizartean eta hain zuzen ere gure ekonomian aldaketa handi bat sorrtuko du, izan ere, erosketa-fusio honek ondorio onuragarri eta kaltegarriak izango ditu.

Alde batetik, ondorio onuragarrietaz hitz egingo dugu. Inbertsoreak izan dira kasu honetan egoera honekin pozik egongo direnak, izan ere, Bankian akzioak zituenak, gaur egun akzio horiek igoera nabarmena izan dute. Hau da, geroz eta enpresa bat handiagoa izan edo diru gehiago izan geroz eta garestiagoak izango dira akzioak. Gainera, CaixaBank Europar Batasuneko banku handienetako batean bihurtu da, honek botere handia hemango dio.

Bestalde, ondorio kaltegarriak larriagoak direlakoan nago. Izan ere, ofizinen itxierak langabezi gehiago sortu dezake. Aldi berean, komisioak handitu egingo dira. Hau da, bi banku hauen fusioaren ondorioz konpetentzia mugatu egingo du eta horren prezioen, kasu honetan komisioen igoera sortuko du. 

Egoera honek pertsona askoren artean demanda bat jarri dute, "demanda colectiva". Gizartearen eta hiritarren eskubideak defendatzeko, horien hartean konpetentzia errespetatu eta kontsumidoreen interesak edo nahiak errespetatzeko.

Nire ustez, fusio honek gizartearen krisi ekonomia momentu honetan kalte handia sortu dezake. Coronavirusaren krisiaren ondorioz ekonomia inflazio batean sartu dezake, jende asko lan gabe gelditu delako, jendeak gutxio gastatzen duelako eta horrela bukle batean sartuz. Bankuek, kasu honetan CaixaBank-ek interesak igotzen baditu, jendeak geroz eta ez eskuragarriagoak izango ditu mahileguak eta horren ondorioz ezin izango da dirua ekonomian injektatu. Calviño y Fainé impulsan la unión de CaixaBank y Bankia - Levante-EMV

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.