2020(e)ko irailaren 21(a), astelehena

Ekonomiaren erorketa turista faltaren ondorioz Kanariar irletan

 Dakigun bezala, mundua pandemia bat bizitzen ari da, eta horrek ekonomia arazo pila bat ekarri ditu zerbitzu asko murriztu direlako konfinamenduan (arropa dendak itsi dituzte, ile apaindegiak itsi dituzte, hotelak itsi dituzte, tabernak itsi dituzte, etab). Orain zerbitzu horiek berreskuratu ditugu, baina batzuk itsita jarraitzen dute, eta ez dute dirurik lortzen aurrera jarraitzeko zerbitzu horiek ematen. Turismoaz bizi diren lekuetan zerbitzu murrizketa hau ez da batere ona izan, adibidez, Kanariar irletan.

Kanariar irletako ekonomia iturri garrantzitsuena, turismoa da. 10-tik 8 kanariar turismoaz bizi dira gaur egun. Covid-19aren ondorioz, turista askoz gutxiago joan dira gure Kanariar irletara. Leku honetara datozten turista gehienak britaniarrak dira, baina aurten, bizitzen ari garenaren ondorioz, britaniar gobernuak hainbat segurtasun arau ezarri zituen Espainiara bidaiatu nahi zuten  pertsonentzat. Espainiara bidaiatzeko baimenduak zeuden, baina Erresuma batura bueltatzerakoan, 14 eguneko konfinamendu bat egin beharko zuten. Britaniar askok, uko egin zioten aukera honi ez zituztelako hainbeste opor egun lanean, eta oporretan joaten balidin baziren, beraien lana galtzeko arriskua zeukaten. Kanariar hotelen okupamendua portzentail oso baxua da (%50-a baino gutxiago), beraz ahal dutena egiten ari dira turismoa bizirik mantentzeko denboraldi honetan, nahiz eta probabilitate handia dagoen hotelak berriz isteko rebroteen eta gende faltaren ondorioz.

Uda honetan, uda guztietan bezala, Kanariar irletara joan gara nire gurasoak eta nik. Bizi dugun esperientzia aurten ez da txarra izan, baina desberdina bai. Lagun britaniarrak ditugu eta joan den urteetan joan dira, baina aurten ez dira etorri eta faltan bota diegu.  Kaleak utsik zeuden eta turista falta asko nabaritzen zen. Hotel batzuk ez zuten ireki konfinamenduaren ondoren. Taberna batzuk itsi izan behar dute gende faltagatik. Espero dugu egoera hau laister amaitzea eta berriro normaltasunera bueltatzea gure Kanariar irlak beraien ekonomia berriro altsatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.