2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

Ekonomiaren jaitsiera turismoa dela eta

 Tuismoa oso funtsezkoa da espainiako ekonomiarentzat eta horregatik, 2020tik galerak oso handi eta garrantzitsuak izan dira espainian. Herrialdearen barruan turismotik bizi diren autonomia erkidegoak asko dira adibidez, Euskal Herria. Hau ez da turismotik bakarrik elikatzen, baina ekonomiaren zati oso handi bat turismoaren sektorea da , eta Euskal Herria bezala beste hainbat autonomia erkidego daude. Gainera sektorearen barruan lan egiten dutenek ere asko jasan dute: enpresa asko itxi egin behar izan dira eta beste asko dirua galtzen eta esfortzu oso handiak egiten ari dira, zoritxarrez.Eta horrek esan nahi du, langabezien zenbakia sektore askotan bezela hemen ere  igo egin dela, noski.

Zehazki, 2020 urtean %77 turista gutxiago etorri ziren espainiara beste urteekin alderatuta eta 19 milioi euro inguruko galerak izan direla kalkulatzen da. Eta datu hauek sektore guztiek batzen duten galerekin alderatuz gero, total horren zati handi bat dela ikus daiteke.

Beraz, batzuetan hiritarrak turismoa eta turistak kritikatu egiten ditugu, geure herri eta hiriak gehiegi eraldatu eta prezioak igo egiten dituztelako baina orain, inoiz baino hobe ikusi dugu hauen garrantzia zein den: turismoa gabe herrialdearen ekonomia oso zigortua izaten da eta horrek, hiritarrei ez die on egiten noski.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.