2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna

Navalen urtero lau ontzi egitea eta 700 enplegu sortzea eskaini dute

 Filmaren komantaketan industria pesada edo itsasontzi sektorea ikusi dugunez gai hau aukeratzea erabaki dut.

Zenbait eragile saio sendoa egiten ari dira Sestaoko (Bizkaia) Navalera berriro ontzigintza itzul dadin, eta ekinaldi hori estu hartzen ari da Eusko Jaurlaritza, logistika proiektuak alde batera utzita, industriaren aldeko norabidean bultza dezan. Euskal Herriko Itsas Foroak jakinarazi du Navalen likidazioan bigarren eskaintza handiena egin zuen taldeak, Alemaniako A&Mk, proiektu bat duela Sestaoko ontziolan hiru edo lau ontzi egiteko urtero. Hego Koreako ontziola batekin akordioa egin du alemaniarrekin, 25 urterako, Sestaon berriro jarduera industrialean hasteko. 30 milioi euroko inbertsioa egingo dute eragile horiek Koreako taldea Europan zabaltzeko kokagune baten bila dabil, eta, lehen urterako, 300 lanpostu zuzen sortuko lituzkete Ezkerraldean. Bost urteko epean, 700 lanpostu lirateke, betiere Itsas Foroaren arabera.Sestaoko Naval ontziola.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.