2021(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK FUTBOLEAN

  Oraindik ere emakume eta gizonen kirolen artean desberdintasun handia dago, izan ere, kirol gehienetan gizonek emakumeek baina diru gehiago irabazten dute, eta badaude kirolak diferentzia oso handia dena. Futbola da horietako kirol bat. 

 Emakume futbolari askok beste lan bat edo ikasketak egiten ari dira futbolean jolasten duten bitartean, futbolean irabazitakoarekin ez delako nahikoa bizitza guztia bizitzeko, momentuan ondo bizitzeko ematen die, baina etorkizunera begira beste zerbait eduki behar dute, argi daukatelako futbola ez dela bizitza guztirako. Aldiz gizonezkoen kasuan ez dute beste lanik edota ikasketarik behar, gizonezko futbolari askok ez dituzte ez unibertsitateko ikasketak ez batxilergoa ere izango, nahiz eta batzuk egongo diren ikasketekin, emakumeekin konparatua gutxi. 

 Españan adibidez gizonezko askok bai 1. edo 2. mailan jokatu emakume gehinek baina gehiago irabazten dute eta mundu osoan zehar antzeko gertatzen da. Hori zati handi batean emakumeen futbola ez delako gizonezkoa bezain ezaguna da. Telebista kateetan emakumeen partidu bat ikustea zaila da (berdin du Champions, liga edo zer izan) mutilenean aldiz partidu ia guztiak ez bada guztiak telebistatuak izaten dira. Prentsak ere interes askoz gehiago jartzen du gizonetan eta baita babesleek ere, gizonezkoenak normalean babesle gehiago izaten dituzte. Orain pixkanaka aldatzen hasi da eta emakumeen futbola ezagunagoa egiten hasi da baina ahala eta guztiz ere ez da nahikoa gizonezkoen soldatekin alderatu ahal izateko. 

 Munduko hoberen ordaindutako futbolari emakumeak (Hada Hegerber)  400.000€ urtean irabazten ditu eta gizonetan hoberen ordaindutako futbolariak (Leo Messi) 130 miloi euro irabazten ditu urtean, hau da Hadak Messik egun batean irabazten duena irabazten du urtean. Bera da 400.000€-ak superatzen dituen jokalari bakarrak beste asko ez dira ezta 300.000€ irabazten. Horretaz gain Españan emakumeen %49-ak ez dauka soldata finko bat eta gizonezkoen 1. eta 2. mailako jokalarien %100-ak du soldata finkoa. Emakumeek Liga ibedrola irabazteagatik 1.300€ irabazten dituzte klubarentzat, hau da, 54€ gutxi gorabehera jokalariko eta gizonetan irabazten duenekipokoak 20 milioi euro irabazten ditu klubarentzat. Badaude Barça eta Real Madrileko jubenilak 1. mailako emakumeek baina gehiago irabazten dutenak ere. 

 Honek argi eta garbi uzten du, munduan baina batez ere Españan dagoen diferentzia, eta emakumeek eskatzen duten gauza bakarra beraien soldatak igotzea eta berdintasun bat lortzea da nahiz eta hori oso hurruti egon.



Informazio iturria:

https://www.blogbankia.es/es/blog/cuanto-cobran-las-jugadoras-de-futbol.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.