2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

GAZTE TXARTELA

 

 

Gazteei zuzendutako txartela da izenak dioen bezala. Europa osoan homologatua dago, hau da, Europa osoan zehar erabili dezakezu nahi izan ezkero. 

 

Dakigun bezala, gazte askok ez dute horrenbeste diru helduek bezala. Askotan, ez dute lan finkorik edo beraien soldatak ez dira oso altuak. Gehienetan, diru arazo handiak edukitzen dituzte, beraien bizitza autonomoa hasten ari direlako eta gauza asko erosi behar dituztelako beraien kontura. Horregatik, European Youth Card Association elkarteak laguntza hau eman nahi die gaur egungo gazteei.

 

Gazte txartela programak, 2.000 deskontu eskaintzen ditu hainbat aspektu ezberdinetan: kirola, kulturak, garraioa, ostatua, prestakuntza, osasuna, turismoa... Gainera, urtean behin gazte guztiei deskontu kupoi bat bidaltzen zaie. Gutxi izango balitz, zozketa eta lehiaketa ezberdinak egiten dira eta bidaia aseguru bat ere badu. Azken hau, gazte txartela aktibatzerako momentuan automatikoki aktibatzen da, eta edozein bidairako balio du.

 

Gazte askok, guztiek ez esateagatik, dute gazte txartela. Izan ere, 14 urte betetzerako momentuan bidaltzen dute etxera. Baina, askok ez dakite zer aukera dauden erabiltzeko, eta aktibatu gabe izaten dute. Hala ere, oso erraza da aktibatzea, zure internet  bilatzailean "gazte txartela aktibatu" idatzi, bigarren linkean sartu eta zure datuak sartzearekin nahikoa da. Gainera, zer aukera dituzun jakin nahi ezkero, beraien web-guneko abantailak atalean sartu zaitezke, zure udalerria idatzi eta denda ezberdin askotako beherapenak dituzu bertan. Adibidez, Donostian bizi bazara, Apalategui arropa dendan %10-eko beherapena daukazu edo telepizzan ere badago aukeraren bat. Beste aukera pila bat daude, ile apaindegietan, dentistetan, auto eskoletan... Gaur egun Donostian 

 

Ni erabat ados nago proiektu honekin eta oso ideia ona dela uste dut. Izan ere, dendei ez zaie gehiegi kostatzen laguntza hau ematea eta gazteei oso ongi etortzen zaie. Gainera, denden ikuspegi modernoagoa edukitzea lortzen dute. Horrez gain, gazteentzako beherapenak edukitzeagatik, gazte askok erosiko dute bertan eta itxura jubenilagoa izango izango du dendak. Gazte txartela erabili daitekeen leku guztiek, bezeroei itxura ona ematen diotela uste dut, eta fama ona lortuko lukela. Hortaz, publizitate moduan ere balio duela uste dut.

 

Beraz, komertzio guztiei gomendatzen diet esfortzu txiki bat eginez gazteei aukera hau ematea!

https://www.gazteaukera.euskadi.eus/gazte-txartela/hasiera/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.