2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

Txinak kriptotxanponak debekatu ditu

TXINAN KRIPTOTXANPONAK DEBEKATU DIRA



Duela ez asko, 2021eko irailaren 25ean Txinak kriptotxanponak debekatu ditu. Txinako banku zentralak bere presioa handitu du kriptotxanponen aurka, horrela ofizialki transakzio guztiak ilegalak direla eta debekatu behar direla esanez. Kriptotxanpon guztiak, bitcoin eta ether barne, debekatuta izango dute Txinako ekonomiatik zirkulatzea. Txinako banku zentralak dioenez, kriptotxanponek orden ekonomikoa eta finantzieroa alteratzen dute.


Txinako banku zentralak mezu bat publikatuz esan du zigor handiak jarriko dituela txanpon birtualen aurka egiteko eta txinako orden ekonomikoa, finantzieroa eta soziala mantendu ahal izateko. Hortaz aparte, ez da lehenengo aldia Txinak bankuei kriptotxanponen erabilera debekatzen dienik 2013an ere debekatu egin zituzten baina oraingoan debekua espezifikoago da eta detalle gehiago ditu.


Txinaren erabakiak, noski, bitcoini gehien, kriptotxanponei galera handiak izatera eramango diete. Denbora gutxian bitcoinek bere %9aren galerak izan ditu.


Beste arrazoi bat Txinak kriptotxanponak debekatu nahi izateko beldurra dutela ekonomiaren kontrola galtzea da eta krimen finantzieroak asko handitzea beldur dutela da. Gainera, txinako banku zentralak bere kriptotxanpona atera nahi du yuan digitala deiturikoa gobernuak kontrolatu dezakeena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.