2021(e)ko urriaren 26(a), asteartea

TALIBANEK LAGUNTZA ESKATZEN DIOTE MUNDUARI AFGANISTANGO EKONOMIA BERPIZTEKO

 TALIBANEK LAGUNTZA ESKATZEN DIOTE MUNDUARI AFGANISTANGO EKONOMIA BERPIZTEKO


Afganistanek ez dago oso egoera onean, ez ekonomikoki ez sozialki hitz eginda. 

Azken urteotan ekonomia ez zegoen oso momentu ona pasatzen baina talibanen sarrerak ez du egoera batere hobetu. 


Jakien, ur garbiaren eta gasoilaren prezioa geroz eta altuagoa da eta horrek presio handia eragiten du herrialdeko familiengan. 


Hortaz gain, ez dute dirurik. Bankuek beren ateak itxi zituzten funts-ihesen beldur zirelako eta beraz Afganistango herritarrek ezin dute dirurik atera. Gainera irekita dauden banku gutxietan ikaragarrizko ilarak egoten dira eta azkenekoen txanda iristen denerako ez da dirurik geratzen. 


Baina hala ere, hori ez da herrialdeak izango duen arazorik handiena, ekonomikoki hitz eginda. Izan ere, Afganistango ekonomiak irauteko sekretua atzerritik iristen zitzaizkien laguntzak ziren, gobernuarekin interesak zituztelako bidalita. 2020-an laguntza horiek BPG-aren %42 suposatzen zuten. 


Talibanen gobernuak berriz, seguraski ez ditu laguntza gehiegirik jasoko eta beraz biztanleak beldur dira zer gertatuko den beraien herrialdearekin. 


Egoera ikusita, Talibanek laguntza eskatu diote munduari, herritarren bizitzak babesteko eta munduko potentziak zer egiten erabakitzen ari dira. 


Izan ere, erabaki zaila da Talibanei dirua ematea edo ez, baina miloika pertsonaren bizitzak jokoan daude eta hori ere gogoratu egin behar da. 


BIBLIOGRAFIA 

¿Pueden los talibanes resucitar la destrozada economía afgana? (eldiario.es)


MADDI IBARRONDO


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.