2018(e)ko martxoaren 30(a), ostirala

Amazon vs Donald Trump

Azken egunotan entzun da Amazonek hainbat arazo izan dituela burtsan, izan ere, enpresaren balorea %4,38 bat jaitsi da. Baina, horko zifra horrek ez du garrantzia askorik, baizik eta Donald Trumpek Amazoneko estatu batuar akziodunengan duen eragina. Atzo, 2018ko martxoaren 29an Trumpek Twitter mezu bat jarri zuen bere jarraitzaile guztiek irakur zezaten (kontuan hartu behar dugu Donald Trumpek sekulako arrakasta izan ohi duela bere Twitterreko mezuekin). Twit honetan dio Amazonek  komertzio txiki askoren gainbehera ekarri duela eta argi utzi du lehendakari denetik ez dagoela Amazonek egindako gauza askorekin ados.

Hori dela eta, hainbat komunikazio bideek aurkeztu dute Trumpen "ehiza" hasi berria dagoela Amazoen bila eta noski horrek hainbat akziodunen beldurra ekarri du. Horregatik nahiz eta oraingoz zifra txikiak diren Amazonentzat zerbait egin beharko du Donald Trumpen aurka irteteko edota bere iritzia guztiz aldatzeko.


Berriz ere Trumpen ikuspuntura bueltatuz, betidanik aurkeztu du Jeff Bezosen (Amazoneko sortzailea) enpresari buruzko iritzia. Berak dioenez, oso zerga gutxi edo zergarik ere ez dizkiete ordaintzen estatuei eta gobernuaren posta sistema erabiltzen dute banatzaile bezala. Azken esaldi honek ez du bakarrik laguntzen Amazonen aurkako diskurtsoan, botoak eskuratzeko orduan ere. Izan ere, alde batetik Trumpek uste du Amazonek bere posta sistema propioa sortu beharko lukeela gobernuko posta sistema herritarrak onuratzeko baitira eta ez enpresei garraiobide moduan merkeago ateratzeko. Arrazoiketa hau erabiliz, Trumpek dio horrelako enpresen ondorioz diru publikoa ez dela modu egokian erabiltzen eta ondorioz herritar asko pobrezian bizi direla. Horri esker ekonomikoki gaizki bizi diren herritar askok Donald Trumpen alde egingo dute beraien eskubideak defendatzen dituela pentsatuz.

Beraz, jokaldi bikaina erabiltzen du Trumpek bere helburuak lortzeko. Arazoa da bere diskurtsoa ez dela guztiz konfiantzazkoa, izan ere, berarekin tratuak egiten dituzten beste enpresa askok Amazonek egindako gauza berak egiten dituztela. Noski, Trumpek hori ez du agerian uzten eta horrela ez zaio bere herritar txiroekiko diskurtsoa hondatzen.

Bibliografia: http://www.elmundo.es/economia/empresas/2018/03/29/5abcdbc246163ffe678b457c.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.