Finantza-sistema erakunde, baliabide edo merkatu multzoek osatzen dute. Honen xedea diru-mugimenduari eta ordainketa-sistemari segurtasuna eskaintzea da. Horrez gain beste oinarrizko funtzio batzuk ditu:
1-Aurrezkiak bildu eta maileguen bitartez inbertsiora bideratu.
2-Aurreztaile eta inbertitzaileen beharrei hobekien egokitzen zaizkien produktuak eskeni (kostu txikienarekin).
3-Moneta-egonkortasuna bermatu.
Finantza-sistemak hiru adar dituzte, finantza aktiboak, finantza-bitartekariak eta finantza-merkatuak.
Finantza aktiboak dirua, bankuetako kontuak, akzioak, maileguak...dira, hau da, ukiezinak eta normalean kontratu baten bidez adosten direnak. Hauen ezaugarri nagusiak likidezia eta errentagarritasuna dira.
Finantza-bitartekariak superabita (diru-sarrerak irteerak baina handiagoak direnean) duten mailegu-emaile eta defizita (superabitaren aurkakoa) duten mailegu-hartzaileen artean diru fluxua kontrolatzen duten erakunde multzoa da.
Finantza-merkatuak finantza aktiboak trukatzeko tokia da, bai fisikoa eta baita birtuala ere. Normalean, edozein produktu edo ondasun kontsideratzen da finantza-merkatua.
2008.urtean Espainiak krisi finantziero bat pairatu zuen. Familia eta enpresa txikientzako kredituak asko txikitu ziren, baita aurrezki kutxak ere. Bestetik, defizit publikoa oso handia zen, korrupzio politikoa handitu zen eta beste herrialdeekiko konpetibitatea hasi zen petroleoaren eraginez. Krisiak adar politikoak eta sozialak ere oso gogor jo zituen eta horrela krisiari hasiera eman zitzaion gaur egun arte iraun duena alegia.
Iturriak:
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Finantza-sistema
https://es.m.wikipedia.org/wiki/Finanzas
https://es.m.wikipedia.org/wiki/Crisis_económica_española_de_2008-actualidad
https://www.google.es/search?q=crisis+financiera+española+2008&client=tablet-android-bq&prmd=ivn&source
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.