Bidezko Merkataritza
Bidezko merkataritza, garapen bidean dauden herrialdeetan langileek sufritzen dituzten bidezkoak ez diren ekintzak onartzen ez dituen gizarte-mugimendu eta ekintza ekonomikoa da. Bidezko merkataritzan, umeen laneskua sahiesten da, produktuen ekoizlei dagokien soldata ordaintzen zaie eta berdintasuna eta kalitate oneko produktuak sustatzen dira. Bestetik, ona da garapen bidean dauden herrialdeentzat. Izan ere, bertako ekonomiak aurrera egiteko balio du. Elikadura eta artisautza produktuak izaten dira ohikoenak, hauek baitira multinazionalek herri txikietan baldintza gogorrenetara lan egitera behartzen dituzten enpresen roduktu gehienak. Hainbat denda daude leku askotan tankera honetako produktuak saltzen dituztenak.
Hainbat oinarri ditu bidezko merkataritza enpresa batek;
- Garatu gabeko herrialdeetan pobrezia maila jaistea eta bertako ekonomia garatzekoabantailak ematea.
- Gardentasuna eta erantzukizuna: Gardenak dira enpresaren administrazio eta merkataritza tratuetan.
- Bidezko merkataritza-jarduerak betetzea eta sustatzea, hau da, kontratu guztiak ondo edukitzea, ordainketak garaiz egitea...
- Bidezko prezioa ordaintzen da. Elkarren artean adostutako prezioak dira eta ekoizleei berdintasunez ordaintzen zaie. Normalean prezioa garestiagoa izan ohi da baina horrelako produktu bati dagokiona da eta ez altuagoa.
- Natura eta ingurumena errespetatzea.
- Berdintasuna bermatzea.
- Lan baldintza onak langileentzat.
- Langileen gaitasunak garatzen laguntzea.
Nire iritziz, horrelako enpresak izugarrizko laguntza dira aipatutako herrialdeentzat. Leku haietako lan baldintzak oso gogorrak eta txarrak izaten direlako normalean. Soldata oso bajuak, lan gogorrak eta ordu askokoak, haurren lana eta genero arteko desberdintasuna ikusten dira askotan. Bestalde herrialderako eta enpresetako langileentzako ona da, beraien ekonomiak gora egitea errazten duelako eta azken finean hori da bidezkoa dena. Ni handiagoa naizenean produktuak horrelako dendetan erosten ahaleginduko naiz ahal dudan neurrian noski, bidezko merkataritzan indara har dezan eta lan baldintza miserableak desager daitezen mundu honetatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.