2018(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

Piramide Maulea


PIRAMIDE MAULEA
 
Munduko herrialde gehienetan egon dira maule eskonomikoak, eta gehien entzun den maule mota bat piramide maulea da.
 
Piramide maulea honetan datza:
Piramide mauletan ez dago egitazko inbertsio edo jarduerarik, hau da, inbertitzaileen dirua ez da akzioetan edo jardueretan inbertitzen. Bestalde piramide maule batek "arrakasta" izateko hasieran "inbertitzaile" gutxi batzuk izan behar ditu, ondoren inbertitzaile berriak sartzen dira, beraz inbertitzaile berri gehiago egongo dira zaharrak baino, horrela askoren diruarekin (inbertitzaile berriak) gutxi batzuei ordaintzen zaie (inbertitzaile zaharrak), beraz amaieran inbertitzaile berriek ez dute dirurik izango eta zaharrek diru asko lortuko dute.
 
Baina piramide hauek ez dute betirako irauten, baizik eta, iristen da momentu bat nun oso zaila egiten da inbertitzaile berriak piramidean sartzea, beraz inbertitzaile berriak zaharrak (piramidearen hasierakoak, baina ere hasiera batean inbertitzaile berriak izan direnak) gutxiago dira, beraz piramidea osatu duten pertsonek ilegalki lortutako dirua hartu eta desagertzen dira, beraien maulea laister desestali egingo delako, hau da, hasiera batean inbertitzaile berriak zirenak orain dirua lortzen hasi beharko ziren, baina inbertitzaile berri gutxi daudenez ez dute dirurik lortuko, horregatik piramide hau osatu duten pertsonak desagertu egiten dira.
 
Resultado de imagen de estafa piramidal 
Mota honetako maule asko eman dira hainbat lurraldeetan, esate baterako, Espainian bi maule oso ospetsuak egon ziren, eta bien artean erlazioa zegoen: "Afinsa" eta "Fórum Filatélico", bi mauleek 500.000 pertsonei eragin zien, hau da, beraien aurrezkiak lapurtu edo ia guztiz lapurtu zieten.
 
Nire ustez maule hauek moralki oso gauza maltzurra iruditzen zait, alde batetik lortzen den bakarra pertsona gutxi batzuk aberatsak izatea da, eta beste batzuk beraien aurrezki guztiak galtzea, gainera dirua irabazten duten pertsonak diru asko izaten dute, horrelako maule bat osatzeko baliabide asko izan behar dira, beraz, amaieran lortzen den bakarra aberatsa aberatsagoa izatea da, eta diru gutxiago dutenek oraindik diru gutxiago izatea.
 
BIBLIOGRAFIA:
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.