Kontzeptua
Osasun ekonomia ikerketa eremu bat da non gaixotasunak sendatzeko errekurtso optimoak eta osasunaren sustapena ikertzen diren. Bere eginkizuna osasun zerbitzuen efizientzia estimatzea eta organizazio hauek hobetzeko moduak proposatzea da.
Osasun ekonomia, ekonomiaren teoria osasunarekin erlazionatutako problemekin aplikatzea da. Esanahia eta osasun-zerbitzuen neurria beste gai batzuen artean sartzen ditu; osasun-zerbitzuen ekoizpena; osasunaren eta osasun-zerbitzuen eskaria; kostu eraginkortasuneko eta kostu etekineko analisia; lurralde-osasuna; osasun-aseguruak; osasun-zerbitzu merkatuak; finantzaketa; osasun-zerbitzuetako ebaluazioa; giza baliabide-plangintza; industria eskaintza; ospitaleetako kudeaketa ekonomikoa; aurrekontuak; osasunaren sustapena...
Farmakoekonomia
Osasun ekonomiatik Farmakoekonomia edo ebaluazio ekonomikoa botika-erabilerari buruz agertzen da. Ebaluazio ekonomikoak emaitza-ikerketa darabil ekonomiako hiru galdera gakoak erantzuteko, zer produzitzen dugu? norentzat produzitzen dugu? eta nola produzitzen dugu? Honek Farmakoekonomia-ri aplikatuta, erantzuten digu, zer gaixotasun tratatzen dugu? nola tratatzen dugu? eta zein da haiek tratatzeko modurik onena?
Osasuneko emaitza ikerketa hiru area nagusitan banatzen da: emaitza klinikoak, emaitza ekonomikoak eta emaitza humanistikoak. Emaitza klinikoak proba diagnostikoen eta osasun-zerbitzuen testuinguruko tratamenduen eraginkortasunari buruz dira. Emaitza ekonomikoak kostua eta medikamendu baliabide erabilerarekin tratatzen du; eta emaitza humanistikoak pazientearentzako espezifikoak dira. Interbentzio edo medikamendu bakoitzarekin bizi kalitateri enfokatuta, pazienteak sintoma fisiko, psikologiko edo morbilitatekoak diren esaten du.
Farmakoekonomiko analisia medizina, estatistika, ekonomia eta epidemiologiaren zientziak batzen ditu, probetan oinarritutako metodo zientifikoa lortzeko.
Nire iritziz, Osasun ekonomia, gehiago dago bideratuta ekonomiara osasunera baino. Gehiago dago pentsatuta nola lagundu pertsonak ekonomiaren ikuspegitik.
https://es.wikipedia.org/wiki/EconomÃa_de_la_salud
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.