2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

Egoera ekonomikoa Espainian

Espainia orain arte krisi batean murgildurik egon den herrialdea ekonomikoki berriz ere garatzen hasi dela dirudi edo gutxienez hori dio Bruselaseko Europar komisioak. Nahiz eta egia den arazo asko oraindik ere konpondu beharko liratekela ekonomia egonkor bat lortzeko eta pobrezia eta diruak sortzen dituen klase sozialekin bukatzeko. 

Lehenik eta behin komisioak dio Espainia garatuz joan dela bere langabezia tasa, baina nahiz eta egoera noranzko egokian dihoan ezin dugu aztu Espainian langabezia tasa oso altua izan zela krisi garaian zehar. Ondorioz, oraindik ere Europar Batasuneko bigarren langabezia tasa handiena du Greziaren atzetik kokatuta (%17,2 da Espainiako langabezia tasa). 

Hortaz gain, lehen aipatu dudan bezala pobrezia ere ugaria da Espainian eta Europar komisioak esan duenez 2008an (krisi garaia baino lehen) pobrezia edo bazterketa arriskuan zeuden espainiar tasa %23,8koa zen eta, aldiz gaur egungo tasa %27,9koa da. Beraz esan dezakegu Espainia ez dagoela krisian sartu aurretik bezain ondo alderdi honi dagokionez.

Gainera, aipatzekoa da lanpostu egonkorren igoera, izan ere, egia da orain arte langabezia tasa azkarrago jaisten ari zela, baina aldi baterako lanpostuak sortzen ari zirelako soilik. Orain ordea, lanpostu egonkor gehiago ari dira sortzen hainbat sektoretan eta hori lagungarria zaio ekonomia egonkor bat sortzeari. Hala ere, komisioak ez du uste arazoa konpondu denik, izan ere, oraindik ere erabilera handiegia ematen zaie aldi baterako lanpostu hauei eta horrek ez du batere laguntzen ekonomia erregulatzeari eta pobrezian bizi den jendeari. Hau ondo ulertzeko, garbi eduki behar dugu pobrezian bizi den jendea ez dela beti langabezian dagoena (nahiz eta, kasu askotan izan daiteken), baizik eta, lanpostu prekario bat duena ere, izan ere, hau da dagoen arazo larrienetako bat Espainian.

Beste alde batetik, komisioak aipamena egiten dio baita ere entitate finantzieroen eta bankuen egonkortasunari, baina bereziki arlo honetan garrantzia ematen dio zorpean dauden enpresa eta pertsona kantitateari. Izan ere, krisi garaian jendea asko zorpetu zen ez zuelako zerekin ordaintzerik eta seguraski zorpetze tasa altu honek eragiten die entiate eta bankuen egonkortasunari.

Bukatzeko, pentsioen arloan sartzen da Europar komisioko lehendakari ordea Valdis Dombrovskis.
Bere ustetan erreformak egin beharko lirateke pentsio sistema eta segurtasun sozial iraunkorrak lortzeko. Hala ere, nik uste dut ez dela nahikoa horrekin Rajoyek pentsioen maila jaitsi nahi duelako eta horrek arazo larriak ekar ditzazke nire ustetan.

Beraz, ikus dezakegu nahiz eta arlo guztietan Espainiak gauza positiboak atera dituen, oraindik ere asko geratzen zaio garai bateko modelo ekonomikoa lortzeko. Izan ere, murgilduta zegoen krisiari erreparatuz zaila da guztizko errekuperazio bat egitea hain denbora gutxian makroekonomiak biltzen dituen arlo guztiak kontuan hartuz.



Esteka: http://www.elmundo.es/economia/2018/03/07/5a9fe53de2704e27748b45f6.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.